Itzuli

Hauteskundeak:
1. Porra ez dut asmatu.
2. EH Bilduren inguruan sortutako espektatibak ez dira bete baina emaitzak kristonak dira eta ederki posizionatu da oposizioa egiteko.
3. EAJk erronka gainditu du: eutsi dio eta PSErekin gehiengo nahikoa du. Arazo handiei egin beharko diete aurre.
4. Hauteslegoak ez du Anduezaren zakarkeria zigortu.
5. Sumarrek eta podemosek merezi dutena dute. Ez naiz pozten, ezkerra ahuldu egiten dute.

@matxain gustatu zait 5. puntua.

Egia esan nik ez dut Podemos (eta gutxiago Sumar, ez dut ulertu nondik atera den) bozkatzeko inolako intentziorik izan.

Baina iruditzen zait "ezker konfederala" bozkatzeko aukera egotea ona dela. Euskal abertzaletasuna toleratzen duena baina horren alde egiten ez duena.

@naroaelortza k adibidez hezkuntzako segregazioa aipatu ohi du. Esango nuke ezkerrarentzat ona dela bereizketa bat hor, zirikatzen duen talde txiki bat (baina eserlekuak lortuta, joe...)

@mikelgs @naroaelortza Iruñean lezioa 2019an ikasi genuen. EH Bilduk sekulako emaitzak atera zituen baina ezker konfederalak hiru kandidatura (hiru!) aurkeztu zituen. 4 zinegotzitik 0 zinegotzira pasa ziren eta ezkerreko 8.000 boto zakarrontzira joan ziren.

Izan zen talde txiki zirikatzaile bat: Aranzadi. 3 zinegotzi zituen. Baina ez zuen neurtu, pasa zen, jendeak ez zuen ulertu eta botoen %90a galdu zuen.