Itzuli

Aste honetan ramadan amaiera izan da eta ikasle ugari ez dira eskolara joaten. Zuzendaritzatik email txukun hau bidali ziguten:

"Ramadana dela eta, ikastolara etorri ez diren ikasleei ez zaie hutsegite justifikatu gabea jarri behar. Legeak hala dio. Beraz, hutsegitea justifikatu bezala markatu, hala gurasoek jakinarazi badute nola ez badute ere."

Ez nekien hau horrela zela, ondo dago jakitea. Pentsarazi dit pixka bat. (adibidez eskola egutegian egun hau denontzat jai egun gisa jartzeaz)