Itzuli

Gure etxeko telebista ez da Smart TV. Daukan bakarra USB sarrera eta HDMI da.

Chromecast delakoa gomendatzen didazue? Edo HDMI kable luze bat erosiko dut eta portatilean eman play ikusi nahi ditudan gauzei?

(Telebista normal asko jartzen dugu, alfer samarrak gara gauzak torrent bidez deskargatu eta disko gogorrera pasatzeko. Adibidez ikusteko da)

mikelgs :mastodon: erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@mikelgs
Nik Chromecast erabiltzen dut, telefonitik (Android) gauzak telebistara bidaltzeko, baina horretarako aplikazio bat edo bestea (Eitb nahieran, Youtube, Netflix, etab) behar duzu. Adibidez, peertube aplikaxioak ez dauka aukera hori. Suposatzen dut Primeran edukiko duela.

Nik portatilean (Kubuntu) ez dut lortu Chromecastera bidaltzea. Egia esan ez naiz inoiz jarri kontu horretan.

Laburbilduz, aplikazioekin egoteko, Chromecast. Ordenagailuaren beste pantaila bat edukitzeko, HDMI