Itzuli

@uiturriaga aupa Unai! Ni ez naiz Mikel Laboa aurkezteko Gasteizen eman zenuten hitzaldian egon nintzen. Marrazki bila lehenengo hurbildu zen latosoa naiz 😂😇

Super ongi etorri eta, zalantzarik baduzu, galdetu lasai. Jende atsegina dago hemen, laguntzeko prest (baina hobe laguntza neurrian ematea, pasa gabe).

Adibidez, mugikorrerako Tusky instalatzea gomendatu ohi da.

Pasa den astean hurbildu zen @maitetxuela adibidez, zer moduz zoaz?

maite(r)en egoerari erantzun dio

@maitetxuela @uiturriaga pozten naiz. Kontuan izan Mastodon ez dela Twitter bezala, jende pila bat ikusten duzula segituan. Martxa handia nahi baduzu, jende asko jarraitu behar zenuke (beste norbaiten jarraitzaile guztiak jarraituz, adibidez?).

Eta hizkuntza askotako mezuak ikusiko dituzu zure hasierako denbora-lerroan.

Denbora-lerro lokalean, aldiz, gure instantziako jendeak abiatzen dituen mezuak bakarrik agertzen dira. Euskaraz ia denak. Baina "gutxi", noski. Elkarrizketak hasi ta listo!