Erabiltzailearen profila

Euskalgintzaren Kontseilua

kontseilua@mastodon.eus

duela urte 1(e)an batu zen

Euskararen normalizazioaren aldeko gizarte eragileen bilgunea gara.
https://kontseilua.eus

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Irailaren 26rako 'ZAINTZA ETA EUSKARA. SAREAK ERAIKITZEN' mintegia antolatu du Kontseiluak Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko bidean, zaintzaren sektoreak duen garrantziari erreparatuko diogu, euskarak sortzen dituen tentsioen jakitun, gaiari hainbat erpinetatik begiratzeko.

🗓️ Irailak 26, osteguna
🕐 09.00-14:30
📌 Donostia, Santa Teresa Komentua

🔗 Izenematea eta info+: https://kontseilua.eus/zaintza___eu/zaintzaren-sektorea-eta-euskararen-inguruko-mintegia-irailean/

𝗨𝗱𝗮𝗹𝘁𝘇𝗮𝗶𝗻 𝗴𝘂𝘇𝘁𝗶𝗲𝗸 𝗲𝘂𝘀𝗸𝗮𝗿𝗮 𝗷𝗮𝗸𝗶𝗻 𝗯𝗲𝗵𝗮𝗿𝗸𝗼 𝗹𝘂𝗸𝗲𝘁𝗲. 𝗛𝗲𝗿𝗿𝗶𝘁𝗮𝗿𝗿𝗲𝗻 𝗲𝘀𝗸𝘂𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮𝗸 𝗱𝗮𝘂𝗱𝗲 𝗷𝗼𝗸𝗼𝗮𝗻

Oldarraldi judiziala eteteko, ezinbestekoa da administrazio publikoko hizkuntza-irizpideen paradigma aldatzea.

Irakurri atzoko sententziaz egin dugun balorazioa👉 https://kontseilua.eus/oldarraldia/arkautiko-sententzia

MINTEGIA: «Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak»

🗣️ Eva Pons (Katalunia), Carlos Amoedo (Galizia) eta Iñigo Urrutia (Euskal Herria)

🗓️ Martxoak 15, ostirala
🕑 10:00 - 12:30
📍 Martin Ugalde Kultur Parkea (Andoain)

🖥️ Streaming berriaTBn: https://www.youtube.com/watch?v=Q_31XE9qQOQ

✏️ Eman izena: tmelaborategia@gmail.com

🤝 Telesforo Monzon eLab-ek eta Euskalgintzaren Kontseiluak batera antolatuta.

BALORAZIOA ETA PROTOKOLOA

Manifestazioaren balorazio positiboa egin du dugu, eta erantzukizunez bideratzeko konpromisoa adierazi dugu.

Botere judizialari, erakunde publikoei eta gizarte eragileei eskaera bana luzatu diegu, euskararen normalizazioak aurrerapausoak emateko.

Oldarraldiaren aurrean Hizkuntza Eskubideak Babesteko Protokoloa izeneko tresna aurkeztu dugu, etorkizuneko sententziei erantzunak tokian toki eta batasunetik antolatzeko.

🔎 Informazio guztia👉 https://kontseilua.eus/oldarraldia/balorazioa-eta-protokoloa

Eskerrik asko azken hilabeteetan lan nekaezina egin duzuen guztiei. Jendearekin hizketan, argazki eta bideoak egiten, kartelak pegatzen, autobusak antolatzen, manifestazioan laguntzen eta askoz gehiagotan aritu zareten ehunka, milaka pertsonei. Eta eskerrik asko atzo Bilboko kaleak bete zenituzten guztiei! ❤️

📸 Aritz Loiola (FOKU).

▶️ Kezkaz jaso dugu EAEko Hezkuntza Lege berrian hizkuntza ereduak mantentzeko aukera.

Hizkuntza ereduak gaindituta daude eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko traba dira, milaka haur eta gazteri euskaraz jabetzea eragozten diena.

Azkenik, ikasteredu orokortuaren alde abiatu genuen sinadura bilketak urriaren 29ra arte segituko du zabalik. Sinatu nahi duenak www.euskaragehiago.eus webgunean egin ahal izango du.

📄 Balorazioa👉 https://kontseilua.eus/hezkuntza/hizkuntza-ereduak