kamiuna reviewed Joemak eta polasak by Iñigo Astiz Martinez
Joemak eta Polasak
4 stars
Liburu hau poesia-liburu bat da, baina ez “poema klasikoak” aurkituko dituzun horietakoa. Poema laburrak dira, sinpleak baina originalak, eta Maite Mutuberriaren ilustrazioekin batera doaz beti. Hitzek eta irudiek elkarri erantzuten diote, eta horrek egiten du liburua berezi.
Ez da zertan kronologikoki irakurri, ezta dena ulertu ere. Liburu hau esperientzia bat da, jolasa: zabaldu, irakurri poema bat edo bi, begiratu marrazkiak, itxi, eta beste egun batean berriz hasi. Askok uste dute haurrei zuzenduta dagoela, baina egia esan, helduek ere badute zer aurkitu hemen.