jukers (e)k Étienne Gilson egilearen El espíritu de la filosofía medieval irakurtzen amaitu du
Argi geratzen da filosofia eta erlijioa bateratzeko modu bakarra dela filosofia erlijioaren zerbitzura jartzea, ugazabak mugak argi ezarriz, non plus ultra, txiringitoa ez izorratzeko.
Existentzia ex nihilo gora eta behera, exodoaren metafisika ("Naizena naiz"), eta ANALOGIA sakrosantua. Erre ke erre.
Harritu nau Etienne Gilson kristau katolikoaren naturaren gorespenak, eta harriduraren nondik norakoa amaieran azaltzen du protestanteen errua dela (noski, nola ez), beraiengandik sortu dela kristauen gorputzarekiko mespretxua. Irekita gelditu zaidan ikerbide bat da.
Duela 20 urte ez nukeen sinistuko hain gustora irakurriko nukeela erdi aroko filosofia kristauari buruzko 600 orrialdeko ladrillorik.
