jukers (e)k Imanol Murua Uria egilearen Loiolako hegiak irakurtzen amaitu du
Deigarria T4ren ostean Egigurenen ezetz errepikatua (eta Ares, Rubalcaba, ZP, nahiz eta berriz bildu ziren 2007ko maiatzean Genevan.
Imaz eta Ibarretxeren arteko desadostasunaz gehiago irakurtzeko gogoarekin utzi nau.
Egiguren: "Gure ikuspegian, gaur egungo sisteman ere proiektu guztiek dute aukera. Gaur dagoen sisteman, independentzia gauzatu dezakezu, baina horretarako Konstituzioa erreformatu behar duzu" (103 or.). Baditu antzeko esaldi borobil bezain absurdoak.
Bake prozesuaren Vatikanoaren onespenaren bila, Roger Etxegarai kardinal lapurtarrarekin hitz egin zuen Egigurenek. "Uste dut Etxegaraik esan zidala Vatikanoak ez duela bataiatzen, konfirmatu egiten duela baizik" (69 or.). Pontzio Pilatoren antzeko mailan.
Loiolako bilerak hastear zeudela, Otegik gogoratzen du "Ni EAJrekin eta PSOErekin akordio batera iristen banaiz, ETAk nola esango du, bada, ezetz?" (67 or.). Nire intentzioaren kontra eta bere lana gutxiesteko arriskuarekin, idatzita dagoen bezala oso megalomaniakoa geratzen da.
