Erabiltzailearen profila

Josu Aztiria Urtaran

josuaztiria@mastodon.eus

duela 4 aste(e)an batu zen

Legebiltzarkidea. Arnasberritze komunitarioa eta digitalizazio demokratikoa. Euskal Herria Bildu.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Apirilaren 21ean izan ziren hauteskundeak eta legebiltzarkide-akta maiatzaren 13an hartu genuen.

29 ekimen erroldatu ditut eta beste hainbat koordinatu edo bideratzen lagundu.

https://www.legebiltzarra.eus/fichas/e_1066_ini_SM.html

Ikus-entzunezkoak, euskara ikasleen matrikulazioa, Mikel Torresen adierazpen batzuen ingurukoak, AI Act, diplomazia digitala, Euskadi Data Center enpresaren egoera, software librea, desinformazioa eta beste hainbat.

Lanean eta geure ardura betetzen jarraituko dugu. Ezin du bestela izan.

Pribilegioa, lan-eskubideak zapaltzea, talentu profesiona oztopatzea, bazterketa soziala areagotzea. Handik eta hemendik hedatzen eta posizioak irabazten ari den agenda ari dira ezartzen eragile politiko eta mediatiko desberdinak.

Bizikidetzaren giltza, kohesiorako bidea eta justizial sozialerako bidea da euskararen garapena. Baina esateaz harago, agenda eta marko hori gailentzeko baldintzak sortu eta ekimena hartu behar dugu ezinbestean.

Geldotze-fase betean etortzea ez da kasualitatea.

Subiranotasun teknologikoaz eta dugun dependentzia murrizteko ekimenak eta teknologiak planteatzerakoan ez da dudarik adimen artifiziala eta eraldaketa handiko teknologietan pentsatzea.

Baina @X_net aurkeztutako lanetan bezala (https://xnet-x.net/es/digitalizacion-democratica-soberania-digital-personas/; https://op.europa.eu/en/publication-detail/-/publication/dae77969-7812-11ec-9136-01aa75ed71a1) egunerokoan eta irisgarritasun unibertsal digitalerako gakoak diren teknologietan ez genukeen hasi beharko. Posta elektronikoa, dokumentuekin lan egiteko ingurune burujabea (hezkuntzarako bereziki) eta nabigatzailea.

2024ko hiruhilekoan Espainiako Gobernuak euskara, katalana eta galegoa baztertzen duten 58 arau onartu ditu.

Gaztelania lehenesten eta hobesten duten arauak dira. Ixilpeko nazionalismo espainiarra dagoen bezala ("nacionalismo banal"), egunero bigarren mailako ezartzen gaituen ixilpeko supremazismo linguistikoa ere hor dago.

@llenguacat egin du txostena.

https://www.plataforma-llengua.cat/que-fem/noticies/6190/un-reial-decret-imposa-el-castella-en-les-instruccions-de-televisions-tauletes-mobils-i-ordinador
Hemen txostena.
https://www.plataforma-llengua.cat/media/upload/arxius/Legislaci%C3%B3%20impositiva%20del%20castell%C3%A0%20o%20excloent%20del%20catal%C3%A0%20el%202n%20trimestre%20de%202024.pdf