Aspaldi zu ikusi gabe. Bazen garai bat zurekin aurkitzea baino nahiago nuela zuri ordezkatzen etorri zana aurkitu. Aitak beti esaten zidan zu zinela higienikoagoa, baina niri kontu hutsa iruditzen zitzaidan. Askotan gainera oinak buztita amaitzen nuen zuri bisita egin ostean, eta gorroto nuen.
Gaur aurrez aurre aurkitu garenean kontu horiek etorri zaizkit burura, aspaldiko.
Dabid 🇵🇸 Joseba Irazabal ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@jogerka horrelako bat ikusten dudan apurretan, Bermeoko Herrikoa datorkit gogora... kontatuko banizu... hori bai, aaaskoz ere errazagoa da garbitzeko. 😷
Gontxa Torre Joseba Irazabal ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@jogerka eskuila eta guzti! Nik horrelako batekin ditudan oroitzapenak ez dira hain onak: Moroko, amebiasi bat, galdutako herri baten tren geltoki bateko komuna...