Itzuli

Berriki etxeko zerbitzaria migratu dut, ostatatze-enpresak makina berrietan espazio gehiago eta merkeagoa eskaintzen zuelako. Eta bere garaian instalazioa luzea eta mingarria izan zen, bereziki postarena. Baina oraingoan @EDERTO87 -k komentatutako Yunohost baliatzea erabaki nuen, eta guztiaren instalazioa (posta, roundcube, nextcloud, matrix, element...) oso erraza eta arina izan da, bereziki postarena. Kontutxo batzuk izan dira eta oraindik daude, beti bezala, baina orokorrean bikain!