@garaolaza Pozten nau gustatu izanak. Ni #Andatzaren magalean bizi naiz. Askok arrazoi historikoengatik pinu landaketekin lotzen dute, baina badira paraje politak ere. Lursailen parte handiena Aldundiarena da. Trikuharri mordoa dago, baita #Orreagako mugarriak ere, eta errotarri-harrobiei dagokienez EHko leku aipagarrienetako bat da. Borondate politikoa egonez gero, bertako basoa sustatuz, #Pagoetako Parke Naturala luzatzeko aukerak ikusten ditut. Donostiatik gertu dago... #errotarriak
Aldatsa :toka: Gari Araolaza erabiltzailearen egoerari erantzun diot
Gari Araolaza Aldatsa :toka: erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@aldatsa ba bai, toki polita iruditu zaigu, batez ere San Esteban ermita inguruko auzo eta baserriak. Hain zuzen ere Errotarrien bidea egin dugu https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/sarea/-/ibilbide/PR-Gi_216 eta egia da baduela zer hobetu zaintza aldetik. Errotarri eta megalitoak ikusteko esperantzan nengoen baina ez dugu parean ezer ikusi (bila ere ez gara ibili, egia esan). Zorionak ba, horrelako toki politean bizitzeagatik!
MiRe Gari Araolaza erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@garaolaza Han goitik itsasoa ikusten da