"Sabe lo que hay que controlar, señor Pradales? Las OPEs de Osakidetza"
Dabid 🇵🇸 replied to Ederto87🇵🇸💻⁂'s status
@EDERTO87 jo, ba hori esan duenean paperak apur bat galdu dituela pentsatu dut. Haserretik esan duela.
Ederto87🇵🇸💻⁂ replied to Dabid 🇵🇸's status
@desertorea nik uste lotura egin duela EAJren tendentziakoak diren Osakidetzako kudeatzaileekin. Ez dakit nola egin duen eraso guztiei lasaitasunez erantzuteko
mikelgs :mastodon: replied to Ederto87🇵🇸💻⁂'s status
@EDERTO87 @desertorea nire ustez ondo egon zen @pellootxandiano (beste gauza bat da gustukoa izatea zentro itxura ematea, boto gehiago lortzeko).
Nire ustez diskurtso zorrotzagoa izan eta boto gutxi lortzearena nahikoa probatu da. Alderdien politika faltsukeria eta itxurakeria dela esaten badugu oso dignoki, zergatik ez dugu ulertzen eta onartzen hau? Alderdi bat kanpainan erakusten duena baino ezkertiagoa da. OK!!!
Zuzenago hitz egitea baloratzen duenak Podemos dauka gainera 👍
Sumar... (?)
Ederto87🇵🇸💻⁂ replied to mikelgs :mastodon:'s status
@mikelgs @desertorea @pellootxandiano ez dut uste @pellootxandiano zentroaren ahotsa izan zenik. Profil teknikoagoa erakutsi zuen, batez ere Osakidetzari dagokionean. Osakidetzari buelta emateko azken honen kudeaketa politika egiteko modua goitik behera aldatu behar da. Eta hori ez da konpontzen bakarrik langile berriak kontratatzen.
Teknikoa izanagatik ez duzu profil ezkertiarra galtzen. Aldiz, EAJren txalupa utzi eta EHBILDUra datozenak erakar ditzakezu.
Ongi jokatu zuela deritzot