Itzuli

Memorian iltzatuta dudan tokietako bat da , eta bertako hiri iberiarra.

8-9 urterekin lehen aldiz ezagutu eta «buru iltzatuak» ezagutu nituenetik, Anpuriaseko portuarekin batera, historia klasikoarekiko nire zaletasunaren oinarria izan dira.

Ullastreten gehiagotan egon naiz, atzo berriro, eta aldiro hobeto zaindua eta azaldua aurkitu dut, atzo gainera!

«Buru iltzatuak» konplexuagoak dira orain, «buru moztuen» erritua, lurralde zeltiarretatik ekarritako ohitura.

Atzo bertan euskarazkoa Wikipedian hiriaren aztarnategi ari buruzko artikulua sortu nuen, gaztelaniazkoa oinarri hartuta, eta itzulita.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Ullastreteko_hiri_iberiarra

Azken indusketa eta ikerketa historikoen ondorioz, artikulua asko osatu daitekez hiriaren ikuspegi orokorrarekin, eta hainbat detailetekin. Egiten eta zerrendatzen joango naiz, ahal dudana komentatuz.

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot

Adibidez, Wikidatak artikuluari ematen dion ate nagusiaren irudi nabarmendua polita da, baina ez dago eguneratua. 2012an detekzio teknikekin lubaki handi bat aurkitu zuten eta azken indusketa kanpainetan, murru kanpoko auzo bat, 4 m sakon eta 10 m zabal den lubaki defentsiboa aurkitu dute, baita hirira sartzeko zubiaren egitura. Horrek Inguruaren ulermen oso ezberdina ematen du.

iruditegian jaso dut:
> https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AHiriko_defentsa_lubaki_handia_1.jpg
> https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AHiriko_defentsa_lubakia_2.jpg