Itzuli

'Kooperatibismoa eta ekonomia soziala pertsona migratuekin gizarte inklusibo baterak' jardunaldia gaur Lizarran.

Diomcoop, Mes que cures, Maitelan proiektu kooperatiboak ezagutu, @oscarmoron burkidearekin ikasi, eta Denendako, Enarak Koop. eta @koopfabrika bidez saretuko gara.

Lizarran zaintza langile migratuek sortu duten kooperatiba aurkeztuko dute. Plazera da bidelagunetako bat izatea.

@Talaioskoop @Olatukoop

Harian kontatuko dut:

Amaitzeko, eta elkartekoen mokaduak jan aurretik, jardunaldiaren itxiera egin dugu kooperatibako Tania Siriany eta biok, @koopfabrika proiektuaren izenean, ikasturterako hiru erronka adieraziz:

1.- Proiektu gehiago identifikatu eta bidelaguntza prozesuak abiatu.

2.- Euskal Herriko pertsona migratuen kooperatiba eta elkarteak saretu.

3.- Euskal kooperatibismoan ikuspegi antiarrazista txertatu, eta pertsona migratuak langile kooperatibista izateko ibilbideak sortu.