Itzuli

@bertol nonbaiten irakurri nuen sare sozialak azkenaldian krisian zeudela. Ez dakit, agian erabiltzaile/jarduera beherakada orokor bat egon liteke, kakazte prozesuaren ondorio bezala.

Orain modan dagoena adingabeak sare sozialetatik babestea da, agian helduok ere pizka bat aldentzen ari garelako, desengainu giro edo fase baten gaudelako.

Orokorrean ari naiz, noski, eta fedibertsoa sare sozial korporatibo eta alprojetatik desberdindu gabe, gizarteak tamalez hori egiten baitu.

@txopi esango nuke gazteek beren kabuz erabaki dutela sare sozialetatik aldentzea, elkarrizketa honetan adibidez Sara Zozayak aipatzen du antsietatea saihesteko egin dutela askok ihesi: https://youtu.be/pMmBgsqll3I?si=l46zMtn_reIAQ1Di

Orokorrean, ohiko sare sozialak uzteko arrazoi nagusia eskuin muturraren gorakada izan dela esango nuke. Zentzu horretan, AEBetan 2020-2024 tartean egindako ikerketa honek gako asko ematen dituela uste dut: https://arxiv.org/abs/2510.25417

@bertol