2023ko udaberrian SACRE programan eta Eibarren jasotako datuen laburpena, 2015-2023 datu-segida historikoarekin batera.
https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarko-hegazti-habiagileen-urteroko-jarraipena-sacre-2023

@asarasua hegazti habiagileen gorakada bat egon da? Edo laginketa ahalegin handiagoa egiten da azken urteetan?
@mikeletxeberriaokariz Bai, garbi dago laginketa-esfortzua asko handitu dela. Ez bakarrik jarraipen-programetan, baita zientzia hiritarreko edozein plataformatan ere (edota sare sozialetako edozein taldetan).
Duela 20-30 urte baino askoz hegazti gehiago ikusten ditugu, noiz eta datu guztien arabera populazio asko ta asko nabarmen jaitsi direnean.
Tira, big data azterketa egiten duten zientzilarien esku dago esfortzu hori neurtzea eta datuak bere neurrira ekartzea. Gora bioestatistikoak! ;)
@asarasua bai nik ere entzunda nuen populazioak asko ari direla jaisten eta horregatik galdetu dut, eta, noski, gora bioestatistikoak!
Eta biba zuek, datu biltzaile porrokatuak!