Erabiltzailearen profila

Yeray

Yeray@mastodon.eus

duela 2 hilabete, aste 1(e)an batu zen

💻 Talaios Kooperatiban web diseinatzaile eta garatzaile. Habi taldean 🎙 abeslari eta 🎸 gitarrista. Sahrijai Kultur Elkartean 📽️ antolakuntza eta komunikazioan.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Villabonako Aljibean (ur deposito zaharrean) kontzertuak antolatzen dituen Sahrijai elkartean aritzen naiz antolaketa eta komunikazioan @nago eta beste batzuekin batera. Azken 2/3 urtetan talde guztiei argazkiak eta kanta banaren zuzeneko bideoak egin dizkiegu. Eduki hoiek Youtube, Instagram eta Facebookera igo izan ditugu sistematikoki.

Guztia fedibertsoan eskuragarri jartzea izango da nire 2025erako helburuetako bat.

Hau esanda, uzten dizuet hurrengo kontzertuaren kartela!

Atzo Zizurkilgo jaitan bazkaldu ondoren kantu herrikoiak abestu genituen eta meme bat etorri zitzaidan burura. Bapatean kontextu gabe barrea sortzen duen horietakoa (niri behintzat). Oso sinplea naiz eta zabaldu nahi nuen.

Ez dudanez aurkitu, nik sortu dut. Norbaitek ezagutuko balu originalaren sortzailea aipatu dezala. Bestela denona da berdin ere.