Itzuli
Aritz Galarraga Lopetegi: Humanitatearen une gorenak (Paperback, Euskara language, 2022, Alberdania) 4 izar

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi …

Une gorenak irakurtzen

5 izar

dazleak dio artikulu bilduma honetako une batean ez duela nahi "intelektualtzat har" dezan inork. Alde horretatik, liburu hau porrot handi bat da ze jakintza eta hausnarketa-indar intelektual zorrotz, umoretsu eta oso kultua erakusten du Aritzek, eta eskertzen zaio.

Ikasteko liburu bat, bibliografiari esker ikasten jarraitzeko aitzakia seguruenik. Eta bibliografia osoa ez irakurtzekotan, ezinezkoa mortal gehienontzat, ba idazlearen iruzkinekin "erdi-irakurritzat" jo dezakegu alferrok geure burua, Aritzek zertzelada zorrotzak ematen baitizkigu hainbat liburu eta egilerenak.