Izaro (e)k Rodolphe Christin(r)en Manual del Antiturismo liburuaren kritika egin du
Ondo dago, baina pixka bat gehiago eska dakioke
3 izar
Turismoa nondik datorren, zergatik sortu zen, eta oraintxe bertan zeren islada den azaltzeko liburu ona da. Zerk egiten gaitu turista? Ze eraldaketa prozesu dituzte turistaz beteriko lurraldeak eta zergatik? Galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatzen da egilea, eta gehienetan lortzen du. Hala era nik frantses autore askori hartzen diedan traza akademikoegia da. Hau da kontzeptu batzuk oso-oso sakon aztertzen dituzten irudipena dut, baina gero horrek zer eragiten duen, hau da ondorioak, ez dituzte hain argi azaltzen. Nik adibide gehiago eskertuko nuke, baina liburuak merezi du gaian interesa baduzue. Saiakera ez da astuna egiten irakurtzeko, eta gai interesgarriak jorratzen ditu. Esan beharra dut, erosi nuenean ez nekiela 2017an idatzitakoa zenik... egoera ez da gehiegi aldatu egia esan, baina pandemia osteko datuekin eguneraketa bat izatea ondo legoke!