Itzuli
Bernardo Atxaga, Imanol Murua Uria, Elixabete Garmendia Lasa (Koord), Sabino Ormazabal, Txemi Apaolaza Beraza, María Pilar Rodríguez, Txema Ramirez de la Piscina, Ramón Zallo, Pedro Ibarra, Pilar Kaltzada González, Leire Iturregi Mardaras, Karlos Ordoñez Ferrer, Martxelo Otamendi: Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Liburu hau osatzen duten testu gehienak UPV/EHUren 2022ko Udako Ikastaroetako baten emaitza dira: Kazetaritza politikoa …

Sinisgarritasuna nola lortu?

4 izar

Hunkitu egin nau liburuak. Agian ez zaie gauza bera pasako irakurle askori, baina Mariano ezagututa (gutxi bada ere), hunkitzeko modukoa. Bere bizitzako puntu garrantzitsuenak jorratzen dituen saiakera, batzuetan narratiba politez (Atxagaren kasu) beste batzuetan bizipenetan oinarriturik (Sos Arrazakeriaren kasu) eta beste batzuetan, hari hainbeste gustatzen zitzaizkion tertulia-elkarrizketatan sakonduz. Gaur egungo kazetaritzari buruzko hainbat gogoeta, kritika eta aurrera egiteko bideak azaltzen dira, eta baita azken urteetan jasotako aldaketak ere. Mariano Ferrer ezagutu, entzun edo jarraitu baduzu, oso irakurketa gomendagarria!

Izaro erabiltzailearen egoerari erantzun diot

Eta gehiago hausnartzeko ere balio izan dit. Asko hitzegiten da Marianoren sinesgarritasun eta kritika egiteko ausardiaz euskal herriko garai zailetan. Baina ez dudana aipaturik ikusi, eta nik uste mereziko lukeela hortan piska bat sakontzea, Mariano bezalako erreferenteen beharra ez garai haietan, baizik eta gerora eman den prozesuan. Hau da, dena txuri edo beltz zen garaietan, bi korronte nagusien erdian igeri egiteak duen balioaz, eta errespetatua izata. Horrek meritu itzela du, eta uste dut behin ETAren armagabetzea gertatu zenetik (eta aurretik ere) Mariano bezalako pertsonek, asko lagundu dutela bizikidetza berreskuratzen.