Izaro (e)k Marcello Quintanilha(r)en Escucha, hermosa Márcia liburuaren kritika egin du
Bizitza gogorraren edertasuna
Asko gustatu zait Marcello Quintanilharen lana. Hasiera batean zaila egin zait erabiltzen duen kolore paletaz gozatzea, baina orriak pasa ahala gero eta gehiago nabaritu dut erabakiaren indarra. Brasilgo bizitza gogorra bezain ederra da Marciaren bidez Marcellok kontatzen diguna. Ama-alaba harremanak, favelak, drogak eta klase arteko arrakalak... dena dago komikian eta baita maitasuna ere; dena ondo nahasturik. Oso gomendagarria!