Izaro reviewed ¿Hablamos de rol? by Mirella Machancoses
Rolari buruzko hausnarketak
5 stars
Liburua asko gustatu zait, bai teorikoki zein eskarmentutik idatzia dagoela nabaritzen delako eta hori Mirella-ren blogeko artikulu batzuen bilduma izanda ere! Ondo eraiki eta antolatu du liburua. Rolari buruzko hainbat gai plazaratzen ditu, segurtasun neurriak, emozion kudeaketa, jolasteko erak, rolaren historia, etab. Oso gustukoa izan dut rolari egiten dion begirada feminista, baina juxtu honi buruz duen atala uste dut ez dela onena, taula eta estadistika gehiegi sartzen ditu eta. Hala ere begirada eta hausnarketa feminista hori liburu guztian nabarmena da. Haurrentzako rolaren zatia ere gustatu zait, baina agian luzexeagoa espero nuen. Dena dela, rolari buruz irakurri dudan liburu onenetakoa dela esango nuke!