Itzuli

(e)k Eneko Bidegain Aire(r)en Bichta éder liburuaren kritika egin du

Eneko Bidegain Aire: Bichta éder (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. …

Eleberri borobila

4 izar

Etxe aldaketa baten erdian irakurri dut, eta egia esan asteak pasa ditut bere orrietan murgildu gabe. Haria galdutzat izan dut batzuetan, baina liburuak erakarri egin nau jarraitzera, ona den seinale! Pertsonaien arteko harremanak, eta hauek nola liburuan zehar josten ziren asko gustatu zait. Paragrafo gutxitan, eta han hemenka joaten da istorioa osatzen, eta baita ere gaur egun bizi ditugun gatazkak azaltzen. Turistifikazioa, militantzia, euskara... hainbat dira gaiak eta denak jorratzen dira sakonean, nahiz eta hitz gutxi behar autoreak azaltzeko. Vermandois familaren zurrunbiloan pixka bat galdu naiz (nire erruz, denbora luzez egon bainaiz irakurri gabe) eta beharbada pertsonaia larregi izan dira azkenerako. Iruditzen zait denen istorioak ixteko, eta hari solterik ez uzteko bukaera azkarregi joan dela. Eta epilogoak baikorregia iruditu zait, kar-kar. Beharrezkoa zen, baina agian bukara irekiagoa ere disfrutatuko nuke. Ez dakit... gero beti gelditzen baitzara gehiagoren zain! Enekoren idazteko era eta erabilitako euskarak ere asko irakatsi dit. Gomendagarria oso!