Itzuli
Dune: La Yihad Butleriana / Dune: the Butlerian Yihad (Paperback, Spanish language, 2006, Debolsillo) 4 izar

Rock and Rolla!

4 izar

Asko gustatu zait eta harrapatu egin nau istorioak. Badirudi Brian semeak bere aitaren legatua bere gainetik astindu eta askatasun gehiagorekin idazteko aukera izan zuela. Gustatu zaizkit pertsonaia desberdinen bizipenak aztertzen dituelako, ikuspuntu desberdinetatik, eta nola joaten diren denak harikaltzen, bata bestearekin lotuz. Oso interesgarria ere ere matxinaden eta zapaltzaile-zapalduen ikuspuntu desberdinak, makinak gizakiaren aurkako dikotomian gelditu gabe. Gustura irakurri dut, eta datorren zatia irakurtzeko gogoz, aire freskoa sartzen duela sagan uste dut, eta DUNE klasikoetan dauden hainbat misteriori erantzuna emango diotelakoan aurrerago uste dut, Bene Gesserit-en sorrera, Tleilaxuak, Harkonnen-Atreides harremanak... Gomendagarria