Igorete (e)k J.R.R. Tolkien(r)en The Lord of the Rings (The Lord of the Rings, #1-3) liburuaren kritika egin du
Review of 'The Lord of the Rings (The Lord of the Rings, #1-3)' on 'Goodreads'
5 izar
1986an hasi nintzen irakurtzen liburua, martxoan, nire amomaren urtebetetze egunean. Ez nekien ezer honi buruz. 14 urterekin gauza guztietaz dakizu, eta ezertaz ez. Berehala harrapatu ninduen, eta hala eta guztiz ere urte t'erdi behar izan nuen irakurtzeko, 87ko urrian bukatu bait nuen. Tartean beste hiru liburu ere irakurri nituen, Las Montañas Blancas, La Ciudad de Oro y Plomo eta El Estanque de Fuego John CHristopher.enak 86ko urtebetetzean oparitu zizkidatenak.
Ordutik hona hainbat urte pasa dira eta 15 bat alditan irakurri izan dut liburua.
Hurrengoan irakurtzen dudanean euskaraz izango da.