Bekigu (e)k Kirmen Uribe Urbieta(r)en Bilbao-New York-Bilbao liburuaren kritika egin du
Bilbao-New York-BIlbao
Edozein kapiulutatik irakurtzen has zaitezkeen liburu honen idazketa-prozesua idazleak kontatzen du eta zatika hiru belaunaldien kontakizunak agertzen dira, Kirmen Uriberen aitonarena, aitarena eta berena, besteak beste.
Bilbao-New York-Bilbao bidaia batean haurtzaroko anekdotak eta familiaren lagunen istoriak ere harremanetan ikus ditzakegu.
Egilearen ustez egindako idazkia gaztetasunaren ausardiarekin idatziktako nobela bat da. Zerbait desberdina egileak egin nahi izan zuen eta erabili beharrean egitura lineal bat Internet inspiratuta sare egitura bat dauka.
Ez da nobela arrunta, argi ikusten da egitura berezia duela, gehienbat orrialde bakar batean agertzen direlako hiru belaunaldi horietako istoriotxoak ondo josita.
Hainbat gai ikusgarriak dira, gerra zibila, ETAren terrorismoa, frankismoa, Estatuaren errepresioa… besteren artean.
Eleberri honetan ikasi dut eta ez hori bakarrik sentimenduak ere esperimentatu ditut, betiere zure burua eta bihotza irakurtzean irekitzen badituzu. Ikasi dut nola bizi ziren marinelak ia urte osoan etxetik kanpo, baina baita familiarengan izan duen eragina ere.
Batzuetan ez dakizu zeintzuk diren benetako istorioak eta zeintzuk asmatutakoak baina azken finean konturatzen zara estimatzen dena da idazlearen zuk zeuk egiten duzu prozesua.
Gomendatzen dut liburua, ondo idatzita, anedkotaz betea eta testigantza modukoa ere bai.