Back

reviewed El camino de los reyes by Brandon Sanderson (El Archivo de las Tormentas, #1)

Brandon Sanderson: El camino de los reyes (Hardcover, Español language, 2015, Nova) 5 stars

El camino de los reyes es el primer volumen de «El Archivo de las Tormentas», …

Fantasiazko mundu aberats baten hasiera

4 stars

Duela bi urte oparitu zidaten 1200 orrialdeko liburutzar hau, eta noski, Irakurtzen hasteak ematen duen galbana nahiko handia da. Gainera, liburua Irakurtzen hasita, nahiko nahasia da guztia: pertsonaia asko, guztiz berria den mundu bat... Baina orriak aurrera joan ahala mundu berri honetan murgildu eta bere aberastasuna aintzat hartzen duzu. Gainera, autoreak liburu hau hamar liburuko proiektu erraldoi baten lehenengoa bezala idatzi duela jakitean txundituta geratu nintzen. Hurrengo liburua (beste 1200 orrialde) eta datozen guztiak irakurtzeko irrikitan nago.