Back
La paja en el ojo de Dios (Paperback, 2013, Booket) 3 stars

Ulertzeko arazoek interesa kendu diote

3 stars

Honen orrialdeen erdia dituen eta letra handiagoa duen liburu bat irakurrita nentorren. Beraz, zirrimarratua dirudien letra ñimiñoa duen poltsiko-liburu lodi hau irakurtzen hasteak nagitasunez bete nau. Istorioa ulertzea kostatu egin zait, askotan ez nekien oso ongi zer gertatzen ari zen. Ez nituen pertsonaia ezberdinak bereizten. Etorkizuneko gizarte batek gertuko izar batean dagoen eztralurtarrekin egindako kontaktua kontatzen du nobela honek. Extralurtarren deskribapena oso interesgarria da eta nobela hobeto ulertzeko berriro irakurri beharko nuke, baina hori ez dut inoiz egingo, beraz, nahiko juxtu bat emango diot eta apalean geratuko da betirako.