RE: https://mastodon.eus/@abaraska/116153097206804441
Zehazki, Eskutik kooperatibaren Sarako xistera lantegian atera nuen argazkia.
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
RE: https://mastodon.eus/@abaraska/116153097206804441
Zehazki, Eskutik kooperatibaren Sarako xistera lantegian atera nuen argazkia.
#GureMoneta proiektuarekin banan banako gonbidapen asko (benetan asko π ) bidali ditut azken egunetan, etorri zaretenoi mila esker, eta balorazioak ongi etorriak.
Askok esan didazue gustora etorriko zinetela baina ezin zenutela, ulergarria, mila esker ere.
Hemen duzue gaurkoaren lehen albiste bat @berria egunkarian:
https://www.berria.eus/ekonomia/gure-moneta-udazkenean-iritsiko-da-baztanera-eta-oiartzualdera_2154605_102.html
Bi eskaera:
+ Jarraitu @guremoneta Mastodonen.
+ Egin bazkide laguntzaile: https://guremoneta.eus/
Bihartik aurrera gonbidapen zuzenak π
Egun on!
Gaur goizean Irurtzungo Dinabiden egongo gara Sakanako Ekonomia Sozialaren Topaketan.
Bertan, gure sarearen lurralde estrategia aipatu, Altsasun sortzen laguntzen gabiltzan Zaindu Sakana kooperatiba aurkezten lagundu, eta interkooperatziorako aukerak landuko ditugu.
Mila esker Sakanako Garapen Agentzia eta Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaiari gonbiteagatik.
Aresotik bueltan, arratsalde osoa bertako Herri Kooperatibaren talde eragilea formatzen egon ondoren. Nekatuta baina oso pozik.
Denda, taberna eta topagunerik gabe gelditu da herria, bertan lan eta bizitzeko ezinbesteko zerbitzuak.
Herri kooperatiba sortu nahi dute behar horiei erantzun eta desio berriei forma kolektiboa emateko.
Martxoaren 2an herri osoari proiektua nola aurkeztu landu dugu gaur.
Talaios kooperatiban baditugu aurrezkiak eta gehienak @koop57eh kooperatiban gordetzen ditugu, proiektu eraldatzaileak laguntzeko baliabide finantzario izango direla ziurtasuna daukagulako.
#Batu eta #Biderkatu aurrezki-tresnen bitartez egiten dugu. Gehiago jakin nahi baduzue: https://coop57.coop/eu/noticia/koop57n-aurrezteko-3-modu
RE: https://mastodon.eus/@koop57eh/116125605299650420
Zoragarria da proiektu honen parte izatea.
Egin bazkide: https://koop57.eus/
Ostiralean batzar Orokorra egin genuen Ateri kooperatibaren Egiako egoitzan (Donostia).
Azken urteko bazkideak ezagutu, 2025 kontuen lehen balorazioa eta 2026rako asmoak azaldu, eta urte berrirako hainbat erabaki hartu genituen, Fundazioaren berri jakitearekin batera.
Beti bezala plazera izan zen bazkideen arteko elkar ezagutza eta solasaldiak saretzea.
Zorionak Koop57 eta finantzatutako proiektuak posible egiten dituzuen bazkide guztioi!πΎ
Olatukoopek bat egiten du martxoaren 17rako Euskal Herriko gehiengo sindikalak egin duen Greba Orokorraren deialdiarekin.Β
Otsailaren 19an Leitzan ospatu genuen Batzar Orokorrean grebarako arrazoiak ezagutu eta elkarbanatu ondoren, eta kooperatibismotik Greba Orokorraren balio eraldatzailea aitortuz, Olatukoop sareak greba deialdiari atxiki eta sarekideei norberaren kooperatiba eta erakundeetan honen zabalpena egin eta erabaki propioak hartzeko eskaera luzatzen die.
#Diotenez asteazkena egun garrantzitsua izango da @guremoneta proiektuarentzat, Euskal Herri osorao Monetaren parte izan nahi duen #Oarsoaldea|ko pilotuaren aurkezpena egingo baitugu:
Noiz: Asteazkena 25 18:00
Non: Lekuona Fabrika #Orereta #Errenteria
Proiektu honen prestaketan lan asko egin dugu, eta gure eguneroko justuago, euskaldunago eta ekologikogoaren eraldaketaren bidean garrantzitsua izango da.
Poztuko naiz bertan elkartzen bagara, gonbidatuta zaudete!
#ESE #Moneta #Aniztasuneanbat
RE: https://mastodon.eus/@fedibertsoa/116109849458794418
Pertsonaren neurrira egindako sarea,
Sare autoeratua, sare autogestionatua, sare librea... Sare kooperatiboa, ezta?
Hau ere #ESE (Eko)Sisteman sartu behar.
#DenokFedibertsora #goazenlagunok #IngokuBidea #Koop
Bihar Koop57 Euskal Herriaren Batzar Orokorra πββοΈππββοΈ
π Otsailaren 20an, ostirala, 17:00etan
π Ametzagaina 17 behea, Donostia (Koop57ren egoitza)
Bazatozte?
π Gaur Olatukoop sarearen 2025/2026 Ikasturteko II. Batzar Orokorra ospatu dugu Mimukaien, Leitzan.
Batzar Orokorrak beti dira egun handiak, gaurkoan gaik ere handiak izan dira!
Bertan Mimukai (https://mimukai.eus/) Garapenerako agentzia eta Zaindu Leitzaldea (https://zaindu.info/index.html) ezagutu ditugu.
Sareak indartzen gaitu eta Esukal Herriko eraldaketa ekonomikorako indarrak biltzen jarraitzen dugu!! πͺπ½
Egun on, gaur Batzar eguna.
Leitzan elkartuko gara bidea egiten jarraitzeko.
ππ± Pikutara Darwin! β 2. kapitulua hemen da!
π Biziola Kooperatiba
Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten alde lanean ari den ekimena da.
Komunitatea, tokiko sarea eta ekonomia eraldatzailea nola gurutzatzen diren ezagutuko dugu.
Etorri gurekin Biziola ezagutzera!
π§ Entzun hemen:
π Olatukoop webgunea (https://olatukoop.eus/podkasta/)
π Peertube (https://peertube.eus/w/oxiFbgV8z75WsS1vQkT6j9)
π Baleafunk (https://baleafunk.eus/channels/pikutaradarwin/episodes)
Ekonomia eraldatzaileak Nafarroan zabaltzeko ikuspegi bateratua daukagu @REASna|rekin, eta pixkanaka proiektu eta estrategia bateratuak lantzeko bidea egiten ari gara hainbat arloetan: kontratazio arduratsua, tokiko garapen eraldatzailea, kooperatibak denontzat izateko tresnak, eta gehiago.
Gaur jarraipen estrategikoko bilera egin dugu Berriozarren, eta besteak beste #Idearia jardunaldietan parte hartuko dugula adostu dugu.
Plazera da elkarlana jende onarekin egitea.