#ese
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Euskadi Irratiko #Faktoria saioan @frantxix eta biok mugaz gaindi egiten ditugun lanei buruz.
Proiektugintzatik #ZubiakEraikiz 30. minututik aurrera:
Gaur, Martxoak 8, Olatukoopeko koopintern ildoaren baitan Ara!Gorputzeko ordezkaritza gaude Venezuelan.
Venezuelako emakumeek sostengatzen dute munduko demokrazia ariketa handienetakoa, komunen kudeaketa eta gaur ospatuko dugun herri kontsulta.
Cilia Floreseko brigada internazionalistakoekin ere elkartu gara, bere askatasuna aldarrikatzeko.
Gora borroka feminista!
#M8 #ESE #BesteMunduBatFeminismotik
RE: https://mastodon.eus/@birasuegi/116193141042664552
Bide batez, erakundearen sortzaileetako bat Elizabeth Dmitrieff aurkezten dizuet, komuneroa, kooperatibista, feminista, sozialista... Intersekzionalitatearen eta gorpuztutako ekintzaren antzindari bat:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Elisabeth_Dmitrieff
(Artikulua osatzen)
«Feminismoak erakutsi digu zaintza-lanak, komunitatea, elkartasuna eta interdependentzia direla bizitza sostengatzen duten oinarriak. Eta oinarri horiek jarri behar ditugu jarduera ekonomikoaren erdigunean.»
https://olatukoop.eus/martxoak-8-beste-lan-eredu-baten-alde-20260306/
@Olatukoop sareko burkideen eskutik kolektiboan ikasiz eta ekinez, den dena aldatu arte.
Beste lan eredu baten alde, benetako banaketa materiala eta lan desiragarrien alde, gora borroka feminista!
#Martxoak8 #ESE #Feminismoa #LanDesiragarriak #KoopDenontzat
Euskal Herriko energia komunitateen sarea aurkeztu dugu gaur Kursaalen.
Sareak Europar Kooperatiba forma izanen du, Euskal Herriko muga administratiboak gainditu, eta energia trantsizio justu eta herritar baten bidean dauden kooperatiba eta erakundeen osagarri, indarrak handitzeko.
Proiektua lantzen aritu gara hainbat pertsona eta proiektu Udalbiltzaren laguntzarekin.
Emaitza: @ehnergiasarea
Aste honetan han eta hemen proiektugintzan, Zaldibia, Iruñea, Areso, Orereta/Errenteria, Baiona, Deierri...
Inguruan hodei ilunek inguratzen gaituzte, baina salbazioa ez da goitik etorriko.
Jarraitu dezagun orubeak saretu eta baldintza material kolektibo eta bizigarriak eraikitzen.
Martxoak 8 - Beste lan eredu baten alde.
Olatukoopetik beste lan eta ekonomia eredu baten aldeko irakurketa partekatu dugu. Ekonomia ez da neutroa: feminismoa funtsezkoa da bizitzak erdigunean jarriko dituen ereduak eraikitzeko.
Irakurri hemen 👇
https://olatukoop.eus/martxoak-8-beste-lan-eredu-baten-alde-20260306/
#M8 #BurujabetzaFeminista #MunduBerriBat #ESE #BizitzaErdigunean #Olatukoop
[Naiz] Koop57: 10 urte bazkideen aurrezkiak bildu eta ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzen
Pasa den hilean Naizeko kideak bulegora etorri ziren bisitan, Koop57 proiektua ezagutzeko eta ezagutarazteko helburuarekin. Ederra izan zen tartea partekatzea eta eskerrak eman nahi dizkiegu Koop57 erreminta Euskal Herrian gehiago ezagutu dadin egindako lanagatik.** **
**#ESE #Finantzak #Koop57 #prentsan **
📣 KoopIntern: Venezuelako brigada
Union Comunera-rekin dugun aliantzari esker, Venezuelan gaude Olatukoop-eko 3 kide, Bilgune Feminista eta Hernani Burujabeko lagunekin batera. Martxoak 8ko Komunetako Herri Kontsulta Nazionalean parte hartuko dugu: 5.336 komunek proiektuak bozkatuko dituzte, modu ireki eta loteslean.
Elkartasuna eta burujabetza ekonomikoa bertatik bertara ezagutzen.
Gaur Euskadi Irrati-ko Faktoria saioan izan dira @birasuegi eta @frantxix Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea (ESE) eta mugaz gaindiko harreman eta proiektuez solasean. 🌊🤝
🎧 Entzun 10:39tik 10:58ra bitarteko tartea: https://guau.eus/m/euskadi-irratia-faktoria-2-20260304-1005
#ESE #EkonomiaEraldatzailea #MugazGaindi #Lankidetza #Olatukoop
Astelehenean Aresoko Herri Batzarrean herritar asko elkartuta, bertan falta dituzten zerbitzuak antolatzeko Herriko Kooperatiba sortzea erabaki zuten aho batez.
Lehen proiektua taberna-denda, eta helburua herriko etxe guztietako pertsona bana gutxienez bazkide egitea, Udala eta herriko elkarteekin batera.
Bidean laguntzen jarraituko dugu.
@Talaioskoop @Olatukoop
https://eu.wikipedia.org/wiki/Areso
Zorionak Areso!🍒
📣 GURE MONETA — Tokiko moneta berria aurkeztu da!
Errenteriako Lekuona Fabrikan aurkeztu zen @guremoneta Ekitaldian eskualdeko eragile, hautetsi eta herritarrak elkartu ginen, proiektuaren oinarriak eta helburuak partekatzeko.
Tokiko ekonomia indartzeko tresna da: dirua bertan zirkularaztea, tokiko merkataritza eta ekoizleak babestea eta komunitatea ahalduntzea du xede.
🙌🏼 Olatukoop jada bazkide da.
Animatu, egin bazkide!
https://nirekontua.guremoneta.eus/moneta/ui/users/registration)
Gaur lanak Zaldibian, Iruñean eta Areson.
📍 Aiaraldea Ekintzen Faktoria – Harreman Bira
@ekintzafaktoria Laudioko industrialdean kokatutako 750m²-ko espazioa bisitatu dugu: komunitatea, euskara eta balio eraldatzaileak erdigunean jartzen dituen tresna bizia. Kultur sorkuntza, hezkuntza, aisialdia, elikadura burujabetza eta topalekua uztartzen dira bertan, tokikotasuna eta elkarlana oinarri.
Sareak sendotzen jarraitzeko gogoz! ✨
#AiaraldeaEkintzenFaktoria #HarremanBira #Komunitatea #Euskara #ESE #HarremanBira