Gaur Bilbon.
Teknologia digitalak eta hauen erabilera politizatzeko aukera Evgeny Morozovekin.
#ESE #EHDigitala
#ese
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Ohera joan aurretik podcastak edo irratia entzutekoak zarete?
bestela ere bihar lanean ENTZUN Gorka Julio Hurtado talaioskidea: «Pentsamendu ezkertiar kritiko batetik teknologiaz pentsatzen jartzeko garaia da»
Ostiralean Evgeny Morozovekin jarraituko dugu solasaldia Bilbon.
@Teks #EHDigitala #ESE #TeknologiaBurujabetza
https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20240312/gorka-julio-pentsamendu-ezkertiar-kritiko-batetik-teknologiaz-pentsatzen-jartzeko-garaia-da
Bizitza duinen alde 🔥 bat egin dugu ALTERNATIBA EKOSOZIAL JUSTUA aldarrikatzeko mobilizazio deialdiarekin, maiatzaren 11an Iruñea eta Bilbon.
Adi informazioari eta lagundu zabaltzen!
#ESE #Koop #SindiKoop
#AlternatibaEkosozialJustua
Baliabideak: https://meta.eus/index.php/s/Ko39xio98sfHeeE
Info gehiago: https://eskubidesozialenkarta.com/alternatiba-ekosozial-justuaren-alde-maiatzaren-11an-kalera/
Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta gure lurraldeetan lan eta bizitzeko asmoa dira Euskal Herria josteko tresna indartsuenetakoak.
Azken 40 urteetan bidea jorratu duen HEMEN Elkartearen Batzar Orokorrean parte hartu dugu asteburu honetan, eta etorkizunerako elkarlan bideak lantzeko aukera izan da.
https://hemen-herrikoa.org/
Ipar/Hego eta ekintzaile belaunaldi arteko transmisioaren ardatzetan, jarraikortasuna eta ikuspegi eraldatzailea txertatuko ditugu elkarrekin.
Aitzina!
#ESE #LurraldeBurujabeak
Urre likidoa batzuentzat, elikagai eta eraldaketarako mozkin besteontzat.
Gurean da olio berria.
#12coop #Marinaleda
#ESE #olioa #TalaiosAndalucía
@Talaioskoop
'Gerezien denbora burujabetza digitalarentzat'
Paisaia digital subordinatuak sortzen dion sumindurari erantzunez, ekintzarako puntuen zirriborroa proposatzen du @birasuegi talaioskideak @argia aldizlariko artikuluan.
#ESE #GAFAM #TeknologiaBurujabetza #Torrekua #EHDigitala #HDGunea @Teks
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2861/gerezien-denbora-burujabetza-digitalarentzat
Batzarreko argazki honek ederki erakusten du zer den @koop57eh, jendea kolektiboan elkarlaguntza eraikitzen.
Talaios bazkidea da, eta bertan daukagu aurrezki bezala kooperatibaren kapital soziala, zuzendaritza batzordean ere parte hartzen dugu.
Finantziazio bidez proiektu eraldatzaileak bidelaguntzeko tresna da.
Ezagutu, egin bazkide eta aurreztu bertan zuen diruak!
#ESE #Koop #finantzak #BosgarrenOlatua
[Marinaledako kooperatibak] «arrakasta eta garapen-eredua dira, biztanleria lurraldera finkatzen duena».
#Marinaleda #ESE #talaiosAndalucia #SareakLurrari
Óscar García Jurado talaioskidea, ekonomialaria eta Marinaleda Coop.eko aholkularia. @ElSaltoDiario|ren erreportajean:
[cas]
https://www.elsaltodiario.com/agricultura/junta-andalucia-vs-marinaleda-humoso-utopia-tierra-agricola-colectiva-punto-del-desalojo
Azken hilabeteetan barne lanetan aritu gara Ekiherri energia komunitatean, baina ez gara gelditu.
Laster albiste onak ematea espero dugu.
Bitartean entzun dezakezue Berriaren #Kinka podcastean gure energia komunitatearen asmoez esan genuena.
#EnergiaKomunitateak #ESE #koop #podcast
Entzun: https://www.berria.eus/podcastak/kinka/energia-komunitatetik-eta-komunitatearentzat-nagore-arin_384459_110_S.html
Atzo #Koop57 Euskal Herria Batzar Orokorra izan genuen.
Plazera da jende, proiektu eta asmo eraldatzailez betetako elkarlaguntza kooperatiba honetako kide izatea.
@Talaioskoop, @Olatukoop eta etxeko diruak bertan dauzkagu, eta egiten den erabilerarekin oso pozik gaude.
Datozen erronka sozial eta ekonomikoen aurrean ezinbestekoa.
#ESE #Koop #Finantziazioa #Mutualismoa
Aurreztu eta proiektu eraldatzaileak sustatzeko, egin bazkide!
https://coop57.coop/eu
Nora iritsi gaitezke kooperatibismo eta sindikalismo eraldatzaileak elkarlanean jartzen baditugu?
#ESE #Sindikoop
Ikusi 2024ko otsailaren 5ean, Donostiako San Jeronimo aretoan, Oscar García Jurado (Talaios kooperatiba) eta Pello Igeregik (ELA sindikatua) eginiko aurkezpena "Sindikalismoa eta ekonomia sozial eraldatzailea" liburuaren inguruan.
Bideoa @mrafundazioa|ren Peertube kanalean: https://peertube.eus/w/abK4LcXqHpFMhbkVgArs6h
Lantzen ari garen harreman berezi bat, Kopenhageko kooperatiba sarearekin duguna.
Kooperativt København: https://kooperativtkoebenhavn.dk
Udazkenean bisita azkar bat egin ziguten, euskal kooperatibismoa ezagutzeko bidaia zabal batean, orain berriro itzuli nahi dute @Olatukoop eta @koopfabrika sakon ezagutu eta sareak josteko.
Guk ere Kopenhagera bisita pentsatu beharko dugu.
#ESE #Koop #Kopenhage #KoopIntern #interkooperazioa #KoopMaitasuna🌾
Ezinegonaren aurrean, Marinaledako kooperatiba eraldatzaileen bidelagun izaten jarraitzen dugu, ez zaigu leku hoberik bururatzen lan egiteko.
#Marinaleda #ESE #koop #lurra #SateakLurrari 🫒
Lanean ari garen proiektu garrantzitsuenetako bati buruz erreportajea, bertan Oscar talaioskidea [cas]: https://www.publico.es/sociedad/desasosiego-cooperativistas-marinaleda-no-puedes-condenar-pueblo-emigrar.html
Palestinarekin elkartasunez, herrian #OreretaPalestinarekin herri dinamikak antolatu duen manifestazioarekin bat egiten dugu, kooperatibako langileek horrela erabakita.
Larunbata otsailak 17
17:00 Herriko plazatik
#Orereta #Errenteria
Kooperatibismo eraldatzaileak Palestinako herria babestu behar du.
#ESE #Koop #KoopIntern
#GenozidioaGelditu #PalestinaAskatu! 🇵🇸
[Irudian gure bulegotik ikusten den murala]
Harro zabaldu nahi dugun ardo eder honek ardaztutako interkooperazioa posible delako; Imanolek lurretik egina, AEK eta Biba Ardoak kooperatibakk elkarlanean jarri dituena, eta gure lanarekin digitalitatea Euskal Herri osora iristeko baliatzen duena.
#korrika
#harroherri
#SareakLurrari
#ESE #Koop
Online dendan eta Euskal Herri osoko tabernetan salgai.
(Zure tabernan ez badago, eskatu)
https://bibaardoak.eus/producto/mendiko-korrika-2024/