Kooperatibaren 2023ko mozkinetatik proiektu eraldatzaileentzat bideratzen dugun #IPDK|ren zati bat, lurraren jabetza kolektibizatu eta elikadurarako erabili nahi duen @Amillubi proiektuari eman diogu.
Egin zure ekarpena: https://amillubi.coop57.coop/
#ESE #Koop #SareakLurrari
Bide batez, animatu eta etorri Udaberriko Festara!
https://amillubi.eus/2024/04/23/udaberriko-lurra-taupaka-festa/
#AmillubiLurraTaupaka #OparotasunaDenontzat! 🌾
#ese
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Azokoop, Artzibarren eta Pirinioan lan eta bizitzeko proiektuaren bidelagunak gara ere digitalizazioaren arloan. Hornitzaileak, produktuak, tarifak, albaranen sarrera eta irteerak, eskariak, salmentak, erosketak, fakturazioa, kontabilitatea eta bestelako barne prozesuak Odoo tresnaren bitartez kudeatuko dituzte.
Odoo #ESE proiektuen beharretara egokitzeko lanean gabiltza, tresna digitalak denbora irabazteko izan daitezen.
Bilbo, Laudio, Oñati, Leitza, Orereta/Errenteria, Hernani, Ezpeleta. Aste honetan toki hauetan proiektugintza eraldatzailean lanean aritu naiz. Euskal Herria ez dago geldirik, eta lan eta bizitzeko aukerak modu burujabean garatzeko behar eta gogo handia dago.
Aurrera!
@Talaioskoop @Teks @Olatukoop
#ESE #Koop #LurraldeBurujabeak
Ipar Euskal Herria harreman ekonomiko eraldatzaileen bitartez jostea posible dela erakutsi du #EuskalMoneta|k.
Orain Hegoaldean bidea egitea posible den aztertuko dugu lurralde sareak landuz.
Proiektuan lanean daramagu hilabete batzuk.
#ESE #LurraldeBurujabeak
Ondo azaltzen du proiektuaren asmo eta momentua Cynthia Lamothek #Enbata aldizkarian:
https://www.enbata.info/articles/euskal-monetak-mugaz-gaindiko-tresna-amankomuna-gogoetatzen/
«Ospatzen ez dena ez da existitzen» eta plazera izan da @Olatukoop|en izenean gonbidatua @LABsindikatua|k 50 urte bete dituela ospatzea.
Kapitalaren kontra, bizitza bizigarriak denontzat izan daitezen eguneroko lanean, borroka berean.
#ESE #SindiKoop #Zabaltzen
Zorionak @LABsindikatua 50 urtez Euskal Herria eraldatzeko egin duzuen lanagatik.
Mila esker gaur Bilboko ospakizunera gonbidatzeagatik.
Sindikalismoa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea elkarlanean #zabaltzen jarraituko dugu, bizitza bizigarriak denontzat izateko.
#ESE #Bizitzavskapitala #SindiKoop #Burujabetzak
📢Munizipalismoa, #ESE eta herrigintza eraldatzailea oinarri dituzten ekosistema lokalak izan ditugu aztergai #EkosistemaBurujabeak dokumentalean. Etzi lehen pilula!💊
Hiritik AT eta Bira Produkzioakek ekoiztua Etorkizuna Eraikizen finantziazioarekin.
Zenbat balio du lur honen mozkinak?
Zenbat zuhaizpean eseri eta paisaia hau begiratzeak?
Zenbat mahastia landu dutenen ezagutzak?
Ezin erantzun, baina hortxe dago dena eskura.
#SareakLurrari #ESE #Koop
@Talaioskoop
#OparotasunaDenontzat! 🍇✊🏾
Gaur Zumaian lanean.
#ESE #Koop #estrategia #Zumaia
@Talaioskoop @koopfabrika @abaila
Galdetzen digute ea Nafarroako Pirinioan ekosistema kooperatiboak sortzen laguntzea bizigarria den guretzat.
Erantzuna, bai.
Gainera #Azokoop bezalako proiektuen bidelagun izateko plazera dugu.
Aupa Txabi eta Rita!🍒
#ESE #Koop #Bidekariak #Olatukoop #LurraldeBurujabeak #LanetaBizi #Artzibar #Pirinioa #Nafarroa
@Olatukoop @argia
https://www.argia.eus/albistea/pirinioetako-artzibarren-lan-eta-bizi-hurbileko-kontsumorako-denda-eta-proiektua
Aurten ere Ivan Miró burkidea eta UAB #PosgrauESS ikasleak gurekin izan dira #Torrekua, @Teks, @Talaioskoop, @koopfabrika, @Olatukoop ezagutzen.
Solasgaietan, digitalizazioa, pertsona migratuen kooperatibizazioa eta lurralde garapena ikuspegi eraldatzailetik nola egin.
Plazera.
#ESE #KoopIntern
#Orereta #Errenteria #LurraldeBurujabeak
Goizean Evgeny Morozovek Bilbon eskaini duen mahai-inguruan egon gara, teknologia digitalen egungo eta etorkizuneko arazo eta erronkez, beharrezko politizazioaz eta martxan jarri beharreko ekimenez hausnartzen.
#ESE #TeknologiaBurujabetza #EHdigitala
«Herrigintza sektoreak, ekonomia sozial eraldatzaileak eta arlo publikoak ekinbide irudimentsuen bidez transnazional teknologikoei aurre egiteko prestatu behar dute.»
Solasaldia Evgeny Morozovekin gaur goizean.
#ESE #EHdigitala
Gaur hemen lanaren zentzuaz solasean, kooperatibismo eraldatzailetik dugun ikuspegi eta praktika ekartzen saiatuko naiz.
#ESE #enpatikonomia
@Talaioskoop @Olatukoop @koopfabrika