Aste honetako @argia aldizkarian, kolaborazio berri bat: 'Negu gorria'. Langile borroka, ekonomia sozial eraldatzailea, @koop57eh eta beste.
#ese
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2899/negu-gorria
#ese
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Software librea sortzen, eta erabilera errazten egiten duten lanagatik, gure #IPDK [Interes Publikoko beste Helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuzio funtsa] ekarpenaren zati bat @Framasoft elkarteari egitea erabaki dugu.
#NikEreLagunduDiotFramasofti #ESE #Koop #auzolaguntza #funtsak
Egin zuek ere ekarpena hemen: https://soutenir.framasoft.org
Hasi den negurako eta urte berrirako ardo ederrenak topatuko dituzue @BibaArdoak kooperatibaren dendan, Euskal herriko ekoizle ekologikoen mozkin kolektiboa.
Guk aholkularitza estrategikoa, Odoo eta Wordpress lantzen parte hartzen dugu, #ElikaduraBurujabetza eta #TeknologiaBurujabetza eskutik, lurra, lana eta tresna digitalak modu burujabean uztartzen dituen proiektuan.
Biba ardoak! 🍇
#ESE #Koop #Ardoa #Ekologikoa #EuskalHerria #EguzkiaGaraile!
Kooperatibismoa pertsona guztiek lan burujabe eta duina izateko tresna dela uste dugu, eta horregatik @koopfabrika #Hegoaldetik interkooperazio proiektuaren bitartez, Lizarrako Cuidando-T Servicios Integrales proiektuaren bidelaguntza prozesuan gaude Denendako sarearekin batera.
Bideo aurkezpena [cas]:
Urtarrilaren 28an abiatuko da @koopfabrika|ren Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolaren 9. edizioa.
Aurtengo edizioak ez du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikorik izango, baina @Olatukoop, #Gezki eta #Lanki|ren interkooperazioari eta baliabideei esker egingo du aurrera.
Kooperatibismo eraldatzailean formatu eta proiektu bat garatu edo eraldatu nahi baduzu, aukera bikaina da.
Izen ematea: https://koopfabrika.eus/ekitaldiak/ekintzailetza-kooperatiboko-eskola-24-25/
Autogestioari esker ekintzailetza kooperatiborako @koopfabrika ekimenak aurrera jarraitzen du.
Diskurtsoak betetzen dituen kooperatiba eta proiektu publiko-komunitarioen lanketa integralak ez du inolako dirulaguntza publikorik jasotzen momentu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren enpresa sustapenetik, eta munduko lurralde kooperatibizatuenetako batean politika publiko izan behar du.
Proiektu eraldatzaile bat landu nahi baduzue, eman izena eskolan: https://koopfabrika.eus/
Sabai-leihoa patiotik La Borda etxebizitza kooperatiboan
#LaBorda #ESE #Koop #Sants #etxebizitza #arkitektura #komunitaria #LaCol
'La Borda etxebizitza eraikinaren sabai-leihoa patiotik'
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ALa_Borda_etxebizitza_eraikinaren_sabai-leihoa_patiotik.jpg
#Commons #LaBorda #ESE #Koop #Koopedia #OmniaSuntCommunia #etxebizitza #arkitektura #Bartzelona
'La Borda etxebizitza kooperatibaren hegoaldeko fatxada'
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ALa_Borda_etxebizitza_kooperatibaren_hegoaldeko_fatxada.jpg
Can Battlo parkera ematen duen etxebizitza eredugarria, jabetza ereduan eta espazio bizigarri eta komunitarioen diseinuan.
#LaBorda #ESE #Koop #Commons
#OmniaSuntCommunia #Bartzelona #Sants
Egunotan Bartzelonan egon gara lanean, eta ahal dugun guztietan bezala La Borda kooperatiban (erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiba) bazkide laguntzaileek eskura dugun etxean egin dugu lo.
Bartzelonako gure etxea 😍
🤗 Azaroaren 22ko ate irekieran bisita ederrak jaso genituen. Etorri zirenek, gurekin bizitu zuten bide hau hasteak sortzen digun emozioa.
🚪 Zu han ez bazinen, hemen duzu ekitaldiaren laburpen bat eta gure atea zeharkatzeko gonbita.
Etorri nahi duzunean!
Bihar kooperatibizazio prozesuak abiatu eta sendotzeko ezinbestekoa bihurtu den @koopfabrika artefaktuaren 9. edizioa martxan jarriko dugu.
https://peertube.eus/w/s3zMArJnG9Cdd4eeascVRr
Kolektiboan ekin eta zuen herrian lan eta bizitzeko proiektu bat garatzeko, etorri gurekin formatu eta saretzera.
#HerriZaintzailea kontzeptua garatzeko eta praktikan jartzeko gogoetan murgildu gara Udalbiltzak gonbidatuta.
Prozesua ondo azaltzen du Agurtzane Solabarrieta Mesa Usurbilgo alkateak: https://www.berria.eus/euskal-herria/udalei-tresna-bat-eskaini-nahi-diegu-zaintzaren-eremuan-eraldaketak-egiten-hasteko_2134045_102.html
Gure helburu zehatz pare bat, lurraldetako proiektugintzaren ezagutzarekin lagundu, eta zaintza ekosistemak herrietan eraikitzeko lan burujabea kontuan izatea.
'Marinaleda Cooperativa, la construcción histórica de un común'
[es] #panglos
https://etzi.pm/marinaleda-cooperativa-la-construccion-historica-de-un-comun/
«[…] “la tierra pa quien la trabaja”. Los pilares de este proyecto son la propiedad pública de la tierra y la autogestión cooperativa bajo objetivos comunitarios.»
@Oscarmoron talaioskidea, ondo ezagutzen duen proiektuaren genealogia egiten, gaur egungo egoera eta etorkizuna hobeto ezagutzeko.
«[...]ez-subjektuen subjektutasuna, berriz, elkartetik sortzen den eragintza eta sentiera da, elkarrekin eratzen den askatasuna eta mundu-sentiera».
@Torrekua|n dugu @eapodaka filosofo bidelagunaren 'Subjektuaren zainak eta adarrak' liburua, kooperatibari oparitua, mila esker!
Elkarrizketa @ueu_orokorra:
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/eduardo-apodaka-ostaikoetxea
Gure eguneroko praktikan #subjektugintza kolektibo eta kooperatiboa lantzeko baliagarria izango zaigu.