#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Badira bizpahiru urte proiektu honen ernamuinean lanean hasi nintzela, lehenengo ikerketa fasean @Talaioskoop bidez, eta ondoren gauzapenerako lehen hurratsetan @Olatukoop sarearen izenean.

Mugaz gaindiko moneta osagarri bat sortzeko proiektua martxan da, eta merezi du lanak.

Baigorrin mintegia antolatu dugu larunbatean, eta @gizartearenmoneta elkarlanean.

Proiektua ezagutu nahi duzue?

Eman izena: https://erabili.liberaforms.org/mugaz-gaindiko-moneta-osagarrirantz

Gaur abiatuko dugu 'euskal kooperatibismoari buruzko eztabaidagunea' Arantzazun, Kooperatiben Kontseiluak antolatua.

Ulertu markoa euskal erdiko kooperatibismo tradizionalak jartzen duela, beraz abiapuntu eta subjektutik kanpo geratzen dira euskal lurralde eta gorputz asko, kooperatibismoaren ikuspegi eta praktika eraldatzaile gehienekin batera.

Ikuspegi horiek ekarriko ditut, etorkizun kooperatibo hobeak eraikitzeko
@Talaioskoop @Olatukoop

Solasaldirako >

Olatukoopen formazio politiko saioa izan dugu @Torrekua ezagutza gunean.

Ekonomia kontzeptuaren berreskurapena, euskal kooperatibismoaren historia, izaera anitza, lurraldekintza estrategia, eta interkooperazio harreman soziopolitikoen gakoak azaldu dizkiegu sarekideei.

Urtero errepikatuko dugun ekimena izango da, ziurtasun gabeko garai erreakzionario hauetan garrantzitsua izango baitaa gure komunitatearen politizazioa.

https://olatukoop.eus/errizoma/

@Jausi_altxa Eskertzekoa da Joseba garmendiaren artikulu hau, Hordago El saltoren ildoari (editorial eta guzti) erantzuten.

Baina diozun bezala, hobe denbora eta indar gehiegi ez galdu eztabaida (sasi)ezkertiarretan.

Guk behintzat, diskurtso eta praktika politikoak elkarrekin ikusten ditugu, eta argi dugu, gure lurraldeetan etorkizuna eraikitzeko eremu argiena, proiektugintza publiko-komunitario-kooperatiboa dela