Elikadura ekosistema eta nekazari sareekin lan egiteko astea izan da.
+ #Aleko Gasteizen astelehenean.
+ #DebagoienaAgroekologikorantz Eskoriatzan atzo.
+ #EHKOlektiboa|rekin Urruñan gaur.
#ESE #saretzen #elikaduraburujabetza
@Talaioskoop @Olatukoop
#ese
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Datorren astean ere lanean jarraituko dugu, gure lurraldeak lan burujabearen bitartez eraldatzen, baina aukera hori ez duten pertsona eta lurraldeak ahaztu gabe.
Kooperatibismoa ere genozidioaren kontra irmo posizionatzeko ordua da.
#ESE
Gernikatik Gazara.
Euskal Herritik Palestinara.
#Elkartasuna!
Bereziki motibatzen nauen proiektu bat, #Aleko nekazaritzako test espazioa Gasteizen,
Bertan antolaketa eta tresna kooperatiboak txertatzen saiatuko gara @Talaioskoop bidez.
Orain arte dokumentazioan, bihar lehen lan eguna.
Albistea @argia|n: https://www.argia.eus/albistea/aleko-nekazaritza-test-espazio-berria
#ESE #Koop #Lurra #Nekazaritza
Xabi Otegi Amundarain Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@birasuegi grebalari hoien erresistentzia kutxa elikatzen jarraituko dugu, eta Linabiaga baserriko Eguzkileire turroiak ( https://www.eguzkileire.eus/) @Biziola denda kooperatiboan erosten hasi gara. #sindikoop #ESE @hedoi_etxarte
Ados @hedoi_etxarte burkidearekin: https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/turroien-zaporeez_2117627_102.html
orain azukre guztia #OreoSindromea|k jan du, sofistikaziotik mediokritatera beste pauso kapitalista bat.
Eta bai Eroskik ordain diezaiela ordaindu beharrekoa langileei eta ahal bezain pronto kooperatibista egin.
#ESE #Koop #Azukrea
Ostiralean, abenduak 8 12:00etan Gernikatik Palestinara elkartasuna lantzen jarraitzeko mobilizazioarekin bat egiten dugu.
Dei egiten diegu gure sareko langile, enpresa eta komunitate osoari bertan egoteko.
#ESE #Palestinarekin
#PalestinaAskatu #StopGenocideInGazaNow
Gaur berriro #Amillubi bisitatzen egon gara talaioskideak, proiektutzarra da.
Ezagutu: https://amillubi.eus/
Beharrezko gakoa denez modu ezberdinetan babestuko dugu, baita diruz ere.
Eta zuek? >> https://amillubi.coop57.coop/
#AmillubiLurraTaupaka
#Lurra #ESE #Auzolaguntza
#Biolur #Koop57 @Olatukoop
Ipar eta Hego Euskal Herria zatitzen duen muga eraisteko modu bat ekonomia eraldatzaileak eta kooperatibismoa saretu eta zabaltzea izan daiteke.
Ildoa lantzen daramat denbora bat, eta mozkinak badira.
#ESE
Mediabask hedabide kooperatiboan (SCIC) portreta [fr]:
https://www.mediabask.eus/eu/info_mbsk/20231122/benat-irasuegi-par-l-economie-la-frontiere-abolie
Interkooperazioaz praktikatik
Bihar hemen GEZKIko lagunekin batera, Mugarik Gabeko Ekonomisten formazio pildoran.
#ESE #Koop #Interkooperazioa
[cas] Info + eta izena emateko:
https://ecosfron.org/pildora-formativa-la-estrategia-de-la-intercooperacion-en-la-ess-casos-de-exito/?s=09
XIRRIXT
Sarako Eskutik kooperatibak xistera jokoan ikasi eta aritzeko haurrentzat Xistera berezia egin du.
Ikusi bideoa eta zabaldu!
Eskaerak hemen: https://eskutik.eus/
#kirola #transmisioa #erreleboa
#ESE #Koop #artisautza #ekoizpena #pilota #xistera #BosgarrenOlatua
Gaur, @koopfabrika|ren 8. edizioaren aurkezpenean gaude.
Aurten ere, ekonomia sozial eraldatzailearen baitako proiektuak bidelaguntzen arituko gara eta.
Orain Bartzelonako #LaCiutatInvisible|ko Hernán Córdoba Mendiola entzuteko tartea daukagu.
Kataluniako Ateneu Kooperatiboak eta Tokiko Garapen Kooperatiboa sustatzeko politika publikoak ezagutzeko.
#KoopFabrika
Bihar.
Etorri
#Koop #ESE #Ekintzailetza #LurraldeBurujabeak
Info + izena emateko: https://koopfabrika.eus/ekitaldiak/8-edizioa-aurkezpena-ateneu-kooperatiboen-mintegia/
Gaur 19:00 Geltokin, Iruñea.
Interkooperazioaz
Lurraldeaz
Antolaketaz
@birasuegi Olatukoopeko kidea, REAS Nafarroaren jardunaldian, konpainia onarekin.
#ESE #Koop #mESS
Bizpahiru urte daramagu enpresen berreskuratze eta errelebo kooperatiboaren inguruan ikertzen, metodologiak lantzen, eta praktikara pasatzeko prestatzen-
Luxua izan da gaur Quebeceko Claude Dorion eta MCE Conseils ezagutzeko izan dugun solasaldia.
https://www.mceconseils.com/
Badirudi kooperatibismoa eta sindikalismoa elkarlanean jartzeak emaitza bikainak ematen dituela.
Mila esker @mrafundazioa eta @uonederra harremana lotzeagatik.
@Talaioskoop @Olatukoop #SindiKoop #ESE