#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Aste honetan, lan egin dut edo eginen dut kooperatibismo eraldatzailea eta digitalizazio burujabearen sustapenean Gasteiz, Arbizu, Durango, Donostia, Orereta/Errenteria, Irun, Iruñea eta Saran.
[Aste honetan Behe-Nafarroa eta Zuberoa falta zaizkit kromo guztiak lortzeko]

Bai, goi-denboraldia da sustapenean, eta indartzen ari da gainera, Euskal Herria ekonomia eraldatzailearen bidez josi daiteke.


@Olatukoop @Talaioskoop

🏘️ LUR KOMUNAK: Hiri eta landa-lur komunitarioen kolektibizazioan lanean jarduten diren eragileekin solasaldia izango dugu. Proiektuak nola eraman dituzten aurrera azaldu eta aurkitu dituzten zailtasunak ezagutuz.

🫂 @ladinamo @koop57eh @lacoop57 @Olatukoop Biziola, Titaranya, Cal Blanxart, Can Bofill, Sustraiak-Aleko, Amillubi eta Talaios koop

📌 Ekainak 13, Katakrak (Iruñea) | 16:00 - 20:30

✍️ IZENA EMAN DOAN: https://talaios.coop/lur-komunak/

Guk, @ekiherri energia komunitateko bazkideek, instalazioa tinel jarri genuen eskolako teilatuan.

222 egun beranduago, iberdrola banatzaileen traba burokratikoak gaindituta, herrian sortutako energia auto-kontsumitzen dugu, kolektiboan.

Autoeraketa eta antolaketa trantsizio ekosozialerako ezinbesteko tresnak dira.

Albiste pozgarriak goizean goiz 🌞

🏘️ LUR KOMUNAK: Zoru Kooperatibo eta Komunitarioak Sortzen

🗓️ Ekainaren 13an, Katakrak (Iruñea)

🫂 La Dinamo, Coop57, Koop57, Katakrak, Biziola, Titaranya, Cal Blanxart, Can Bofill, Sustraiak-Aleko eta Amillubi proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu.

ℹ️ Hiri eta landa-lur komunitarioen kolektibizazioa nola egin duten azaldu eta aurkitu dituzten zailtasun, erronka eta beste modu batean landu nahiko lituzketen alderdiak ezagutuko ditugu.

✍️ IZENA EMAN: https://talaios.coop/lur-komunak/