#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

egun pasa bikaina egin genuen atzo etxekoek beste behin.

Lurraldea, borrokak, gozamena eta harremanak lotzen ditu Ipar Euskal herriko laborari antolatuen ekimen eder honek.

Guk ere ezagutu, solastu, jan, edan, eta gozatzeko aukera izan genuen. Dena bidez ordaindu genuen (gure saldoaren erdia bertan utzi genuen), eta etxera ekarri genuen mozkinen artean klasikoak eta dastatzeko berritasunak nahasturik.

Egun bikaina ✊🏽🌾

Espekulazioari espazioa irabazten diogu!

Azaroaren 9an, partaidetza-tituluen jaulkipen berri bat jarriko dugu martxan, etxebizitza kooperatiboa finantzatzeko. Etxe bat izateak ez duelako pribilegio bat izan behar, ezta merkatuaren espekulazioaren mende egon behar ere.

🟠 1.000 €-ko tituluak
🟣 Urteko %2,25eko errentagarritasuna (4 urteko iraupena)
🔵 Ez da beharrezkoa Coop57ko bazkide izatea

👉 Jarri zure aurrezkiak Etxea Den(ona) ekimenean.
https://koop57.eus/etxebizitza-kooperatiboa-finantzatzeko-partaidetza-tituluen-jaulkipen-berria-ireki-dugu

🎤 Kopenhageko Fabrika Festival jaialdian, Arturo Villanueva, @BibaArdoak kooperatibako langile-bazkidea, elikadura-kooperatibek trantsizio ekologikoan duten zereginaz ari da solasaldian

🌍 Nola uztartu ekintza ekologikoa, jarduera ekonomiko arduratsua eta lan-bizitza duina egungo krisi ekologikoan?

Euskal Herriko kooperatiba-esperientzia partekatuz, elikadura-sistema bidezkoak eta jasangarriak eraikitzeko bideak aztertzen daude

🎤 Fabrika Festival jaialdian, Jone Otxoa @koop57eh Euskal Herriko finantza-kooperatibaz ari da, Kopenhagen.

🌍 Finantza-tresna burujabeak sortzea funtsezkoa da bidezko ekonomia eta eraldaketa soziala sustatzeko.

💪🏽 Elkartasunean, elkarrekiko laguntzan eta baliabide kolektiboen kudeaketan oinarritutako kooperatibismo eraldatzailea ehuntzen jarraitzen dugu, Euskal Herritik Kopenhagera\!

Agroekologia eta ekintzailetza kooperatiboa ardatz dituen formakuntza!
@tokixan antolatuta, @ekintzakoop hainbat saio eskainiko ditu
Agroekologian eta ekintzailetza kooperatiboan interesa duzuen denak zaudete gonbidatuta: elkarrekin, etorkizuneko ekoizpen kolektibo eta agroekologikoen oinarriak landuko ditugu

📅 Azaroan📍Olaburu (Oñati) 🍽 Azaroaren 26an afarimerienda ℹ️ Informazioa eta izen-ematea: https://tokixan.eus/formakuntza/

🎤 Kopenhageko Kooperativt København-ek antolatutako Fabrika Festival jaialdiko oholtza gainean, Lander Arbelaitz Mitxelena, ARGIAko kazetaria, @argia proiektuaz ari da.

🌍 Gure herria mundura zabaltzeko beste urrats bat da hau, eta ARGIAren esperientzia partekatzea aukera bat, euskarazko kazetaritza independentea, langileen parte-hartzean eta eraldaketan oinarritutako komunikazio-eredua nazioartean ezagutarazteko

Olatukoop sarearen ordezkari gisa, Kooperativ Københavnen gonbidapenez, Københavnen gaude, Fabrika Festibalean, nazioarteko kooperatibismo eraldatzaileko kideekin elkartuta.

Herrialde eta lurralde ezberdinetako eragileak elkartzea funtsezkoa da elkarren arteko loturak sendotzeko, aliantza berriak ehuntzeko eta ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko lankidetza indartzeko.

@Olatukoop @koop57eh @BibaArdoak @argia

Koop57 Euskal Herriak teknikari berria behar du!

Handitzen ari gara eta eguneroko lan karga ere gora doa. Orain, Euskal Herrian teknikari bat dago eta jardun erdira, handitzeko aukerarekin, beste langile baten bila hasi gara.

Zertarako?
> Iruñeko proiektu baten dinamizazioa.
> Koop57 Euskal Herriko komunikazio beharrei erantzutea.
> Lursailaren eguneroko dinamiketan laguntzea.

Eskaintza zehatza: https://www.coop57.coop/sites/default/files/Lan%20deialdia%20-%202.pdf

Jarri gurekin harremanetan!