GREBAGATIK ITXITA!
#ese
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
GREBAGATIK ITXITA!
GREBAGATIK ITXITA!
GREBAGATIK ITXITA!
Koop57k azaroaren 11ko greba orokorrarekin bat egiten dugu 🔥
🔐 Bihar bulegoak itxiko ditugu, etxebizitza eta soldata duinen alde borrokatzeko.
Kaleetan ikusiko dugu elkar! ✊🏻
✊ Gure kooperatibako kideok biharko greba orokorrarekin bat egingo dugu!
🏠 Etxebizitza, lan eta bizitza bizigarriak defendatuz, ezinbestekoak diren alternatiba ekonomikoak bultzatuz eta proiektu komunitarioak erdigunean jarriz.
🌾 Oparotasuna denontzat!
#Etxebizitza kooperatiboko proiektuak sustatzeko partaidetza-tituluak azkar amaitu ziren atzo, eta oso pozik gaude.
Hala ere badakigu zuetako batzuk aurrezki ekarpena egiteko gogoz gelditu zinetela, eta noski, badugu aukera eta beharra.
Egin bazkide eta #Biderkatu zure dirua eraldaketa sozialeko proiektuak finantzatzeko! 🌻
https://multiplica.coop57.coop/eu
#Aurrezkia #Eraldaketa #HerriFuntsak #ESE #Koop
@AVU_Osoro@jalgi.eus @txo_elurmaluta @elizabetaibar eta beste.
«Coop57k bi milioi euro lortu ditu ordubetean, etxebizitza kooperatiboak sustatzeko»
https://www.argia.eus/albistea/coop57k-bi-milioi-euro-lortu-ditu-etxebizitza-kooperatiboa-sustatzeko-partaidetza-tituluen-kanpainan
#AlbisteOnak @argia bidez
RE: https://mastodon.eus/@koop57eh/117586283961899044
Zorionak eta aurrera Koop57, ikusgarria gaurko lorpena!
Guretzat biziki gozagarria da horrelako proiektuekin lan egitea. Tituluen jaulkipenerako egindako tresna digitala oso fin ibili da, «dena oso ondo joan da» @jimakker talaioskidearen esanetan.
Bazkide garenez, eta gure aurrezkiak bertan daudenez, elkarlanean jarraitzeko gogoa hauspotzen dute gaurkoa bezalakoek.
«Coop57k bi milioi euro lortu ditu ordubetean, etxebizitza kooperatiboak sustatzeko»
https://www.argia.eus/albistea/coop57k-bi-milioi-euro-lortu-ditu-etxebizitza-kooperatiboa-sustatzeko-partaidetza-tituluen-kanpainan
Eta galdera inportanteenak ez dira zenbat eta zein azkartasunez, baizik eta NOLA eta ZER egiteko.
Oso harro bazkide eta Kontseilu Erretoreko kide izateaz.
💥 Jada lortu ditugu Etxea Den(ona) ekimeneko partaidetza-tituluen bidezko 2.000.000 euroak!
Eskerrik asko etxebizitza kooperatiboko proiektuen alde ekarpena egin duzuenoi.
Titulurik gabe geratu bazara, ez kezkatu! Coop57ren bidez aurrezten jarrai dezakezu, eta zure aurrezkiak eraldaketa sozial bihurtu.
📲 Informazio guztia hemen: https://koop57.eus eta https://coop57.coop
Goazen aurrera #EtxeaDenOna izan dadin.
RE: https://mastodon.eus/@koop57eh/117585819700812753
Ba lixto!
Lortu ditugu komunitatearen 2.000.000 euro etxebizitza proiektu kooperatiboak sustatzen jarraitzeko, Etxea Den(ona) izateko.
Ordu batean, harrigarria... Mila esker!🌈
@errigora Euskarari Puzka kanpaina martxan da!🧺
Auzolanean 9.000 saski osatu genituen asteburuan Ablitasen ❤️🔥
https://youtu.be/_keXNrcg26I?is=9OBmqOveUTqweBYA
🫱🏿🫲🏾💫 Elkarlanean euskara izarretaraino eramateko gai garela erakutsi dugu!
Eskatu azaroaren 12a baino lehen elkartasun saskiak, eta lagundu AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia.
🔗 www.errigora.eus
🏠Espekulazioari espazioa irabazten diogu!
BIHAR azaroaren 9an, partaidetza-tituluen jaulkipen berri bat jarriko dugu martxan, etxebizitza kooperatiboa finantzatzeko. Etxe bat izateak ez duelako pribilegio bat izan behar, ezta merkatuaren espekulazioaren mende egon behar ere🔄
🟠 1.000 €-ko tituluak
🟣 Urteko %2,25eko errentagarritasuna (4 urteko iraupena)
🔵 Ez da beharrezkoa Coop57ko bazkide izatea
👉 Jarri zure aurrezkiak Etxea Den(ona) ekimenean.