#Morlans liburua gainetik begiratzeko hartu (ez nuen oraindik irakuritzeko asmorik) eta konturatu orduko amaitu egin dut. @elegose
Iruzkina #paperjale|n
https://paperjale.eus/user/Alex/review/165335/s/laburregia-agian
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
#Morlans liburua gainetik begiratzeko hartu (ez nuen oraindik irakuritzeko asmorik) eta konturatu orduko amaitu egin dut. @elegose
Iruzkina #paperjale|n
https://paperjale.eus/user/Alex/review/165335/s/laburregia-agian
[2/2 irudian] #bidean gurekin eramango ditugunak.
Komiki klasikoak, Asterix, Tintin, Tardi, Bruselako gida ilunak, Gerra Handiko gauzak, eta utopia zikinak lantzeko materialak (oporretan zerbait idazten hasi nahi dut).
Gaur Emausen euskarazko liburuen atalean gizon ile zuri bat zegoen, miaketa patxadatsuan. Sarrionandiaren antz handia zuela pentsatu dut, baina ideia baztertu dut, oso probablea ez zelakoan. Nik ere liburu piletan aztarrika saio bat egin eta banindoanean bere lagun bati "idazle honen zerbait itzuli nuen aspaldian" esan dio. Bera zen! Zalantzan egon naiz zerbait esan ala ez. Azkenean, bakean utzi dut, batetik #paperjaletasun anonimoaz gozatzen ari zelako, bestetik lotsa eman didalako.
Gaur Irakurtzen hasi eta gaur amaitu dut 'Odol guztiak burdin gustua du' #komikia.
Komikizaleok hainbat komiki erreferentzia topatuko ditugu Euskal Herrian kokatutako komiki beltz historiko honetan. Harriet eta Carlos Varela oso ongi.
Info gehiago laister #Paperjale komunitatean.
#YasnayaAguilar|en liburu baten iruzkina utzi nuen joan den astean #paperjale|n. Aste honetan elkarrizketa luze bat entzun dut podcast formatuan (ia 2 ordu).
Metaforak sortzeko kristoren gaitasuna du.
Merezi du!
https://rwm.macba.cat/es/podcasts/sonia-442-yasnaya-aguilar/
#Paperjale Asko gustatzen zait Paperjalek egiten duen laburpentxoa. Aurten, #Dune-rekin bukatu eta #LoisMcMasterBujold ezagutu dut, eta egian esan #Vorkosigan sagak guztiz harrapaturik bukatu dut urtea. Komiki onak egon dira tartean, eta baita lagun batzuen eleberriak ere @adurjokoa. Datorren urterako ea euskaraz gehiago irakurtzea lortzen dudan!
Ondo bukatu urtea eta ondo pasa egun hauetan #Fedibertsoa! :)
https://paperjale.eus/user/Izaro/2025-in-the-books?key=04007e0ff0bf4cfd956780306b5ac41f
Arazorik #paperjale|rekin?
Azken egunean ezin izan dut bertara sartu.
@elegose Proposamena jaso eta egun batean irakurria. Iruzkina egingo dut #Paperjale|n.
#Pleibak #Elegose
#Rennes gustatu zait, arratsalde polita pasa dugu bertan, paseoan 1720ko sutearen ondorenak deszifratu nahian.
#Paperjale sugarra ere izan dut, paper denda eta liburudenda bikainekin. Azkenean eutsi diot tentazioari eta komikirik gabe atera naiz.
Azken momentuan ordea, @planeteio liburudenda ederraren orbitak harrapatu, eta bertako emakume jatorrak gomendatuta #HerritarronHistoria liburu bat erosi dut: 'Histoire de France populaire'
Amaitu dut #AmoranteFrantsesa
Esperimentu interesgarria iruditzen zait eta gustura irakurri dut. Apurtxo bat despistatu nau.
Iruzkina #paperjale|n
https://paperjale.eus/user/Alex/review/82536/s/esperimentu-ederra
Paperen garbiketa egiten, nahi gabe liburu garrantzitsu bat paperaren kontenedorea joan da.
Drama💀
Igandea izanik bazirudien ez zebilela inor auzoan, baina bapatean berrehun begi eta sei esku laguntzera etorri dira.
Kontenedorera sartu behar izan dugu.
Berreskuratu dugu liburua.
Mila esker auzokideak! ❤️✊🏾
Hementxe #KafeBonba bat gosaltzen Zumaian. @abaraska|k mantentzen dituen #fedibertso|ko zerbitzuen zerbitzariak mantentze lanak behar ditu eta taldetxoa osatuko gara goizean elkarlanerako.
Larunbat goizean goiz lanean, bai. Lanak exijitzen duen erantzunkizunagatik urduri, baina aldi berean gogotsu eta ilusioz
#FunHome: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat
Iruzkina #PaperJale|n: https://paperjale.eus/user/birasuegi/review/65136/s/fun-home-itakaren-bila-pennsylvanian-edo-komiki-autobiografiko-eder-bat#anchor-65136
Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da. Bide batez, Alison Bechdel komikilari bereziki interesgarria iruditzen zait, jainkosen panteoirako: https://eu.wikipedia.org/wiki/Alison_Bechdel
#Komikia #Elegose @elegose #irakurketak #literatura #harremanak #egunerokoak #AlisonBechdel
Egia aitortzen badizuet, zientzia fikzioa ez dut gustukoa izan, duela oso gutxira artea. Agian #paperjale ren bidez hartu diot gustua. Ziur aski ez da oso termino egokia. Zientzia fikzio gisa izendatzen diren liburu gehienek (onak direnak, behinik-behin) bestelako kategorizazioa mereziko lukete.
"Apokalipsia guztioi erakutsia" irakurtzeko gisa markatu dut, baina benetan orain arte deigarri egin zaidana "independentziaren dekalogoa" proiektua izan da. 10 ipuin izango dira Euskal Herriko independentzia hizpide. Ez da zientzia fikzioa izango, baizik eta, Donna Haraway-k esango lukeen moduan, fikzio espekulatiboa. Etorkizun inprobableak esploratu, eta etorkizun posibleen zantzuk bilatu. Lehen bost narrazioak #mastodon en bidez partekatu ditu, eta horiei buruzko iritzia eskatu du. Bere web-orrian argitaratu ditu: josebagabilondo.weebly.com/
Iragarri duenez, liburua laster argitaratuko du. Zuek aukeratu: (a) web-orrira joan eta han argitaratu dituen istoriak gozatu; (b) hilabete batzuk itxaron eta liburua eskuratu oso-osorik... (Edo biak)