Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Quino(r)en ¡Yo No Fui! liburuaren kritika egin du
Letxe txarra
4 izar
Umore zurixa gustatzen jakunondako, Quino maisu haundixa dok. Halan be, epokak jagozak: aurretik irakorri neban liburua lehelenguetarikua zuan, eta xalotasun graduan igartzen zuan. Oingo honek, ostera, retranka edo letxe txar gradu haundixagua jaukak, nabarmen. Bere oiñarrizko ontasuna galdu barik, 1980? hamarkadako dinosaurixuak eta geopolitikia presentiago jagok, eta begi erdi zarratuekin irakortzen jittuaguz, farremurritza aurpegixan, eta gozamen gaiztuakin.