bixerdo (e)k David Jiménez(r)en Días salvajes liburuaren kritika egin du (Autores Españoles & Hispanoamericanos)
Ardurabakotasuna ernaltzen duen sistema
David Jiménezek El director idatzi zuen bere etapa (laburra) egunkari ospetsu baten (El Mundo) zuzendari gisa kontatuz. Antza denez, bertan lan egiten zutenek eta mundutxoa ezagutzen dutenek pertsonaia guztiei izen-abizenak jar ziezaieketen baina txutxu-mutxu hoietaz aparte niri gehiago interesatu zitzaidan zelan agertzen zuen gauzak aldatzeko bere ezintasuna. Erreportari famatu bat izateagatik eta zekarren ospeagatik fitxatu zuten baina hala ere, Davidek ezin izan zuen ezta koma bat aldatu errutinetatik eta gauzak egiteko modutik.
Oraingoan eleberri bat aurkezten du baina sakonean adierazten duen mezua nahiko antzekoa dela iruditzen zait, istripuak gerta daitezke, bizia segundu zatiki batean alda diezazuketenak, baina egunerokoa eta bide jakin batetik doazen errutinak eta botere-erlazioak... hori beste kontu bat da. Oso zaila da holangorik aldatzea (askoz jota, Adania Shibliren liburuari izenburua hartuz, detaile xumeren bat baino ez, adibidez (adi) azkenean aringarriren bat lortzen duenean biktimaren aitak) eta dirudunek, normalean oharkabean pasa litzaigukezen tresna horiek baliatzen dituzte ezustekoren …
David Jiménezek El director idatzi zuen bere etapa (laburra) egunkari ospetsu baten (El Mundo) zuzendari gisa kontatuz. Antza denez, bertan lan egiten zutenek eta mundutxoa ezagutzen dutenek pertsonaia guztiei izen-abizenak jar ziezaieketen baina txutxu-mutxu hoietaz aparte niri gehiago interesatu zitzaidan zelan agertzen zuen gauzak aldatzeko bere ezintasuna. Erreportari famatu bat izateagatik eta zekarren ospeagatik fitxatu zuten baina hala ere, Davidek ezin izan zuen ezta koma bat aldatu errutinetatik eta gauzak egiteko modutik.
Oraingoan eleberri bat aurkezten du baina sakonean adierazten duen mezua nahiko antzekoa dela iruditzen zait, istripuak gerta daitezke, bizia segundu zatiki batean alda diezazuketenak, baina egunerokoa eta bide jakin batetik doazen errutinak eta botere-erlazioak... hori beste kontu bat da. Oso zaila da holangorik aldatzea (askoz jota, Adania Shibliren liburuari izenburua hartuz, detaile xumeren bat baino ez, adibidez (adi) azkenean aringarriren bat lortzen duenean biktimaren aitak) eta dirudunek, normalean oharkabean pasa litzaigukezen tresna horiek baliatzen dituzte ezustekoren bat gertatzen denean ez daitezen lar kalteturik gertatu.
Liburuak ez dauka beste misteriorik eta arin irakurtzen da. Onartu beharra daukat egilea ezagutu ez banu (aurreko liburuagatik eta lantzean behin irratian entzuten dudalako) ez nukeela argitaletxe horren bildumako libururen bat ezta txibita bategaz ukituko.