bixerdo (e)k Albert Monteys(r)en ¡Universo 2! liburuaren kritika egin du (Universo, #2)
Unibertso pertsonalak ez hain ezezagunak
4 izar
Albert Monteys iruditzen zait marrazteko erraztasun gehien duen egileetako bat. Agian asko kostatuko zaio baina nik uste dut, harri batekin estropezu egingo balu ere, jausten den bitartean DIN A4ko tamainako marrazki bat zirriborra zaitzakeela batere arazo barik. Erraztasun hau irudimen oso emankor bati gehitzen badiozu horra genio baten eskaintza.
El Juevesetik irten zirenetik baino lehenago nituen miretsirik Monteys eta Fontdevila eta Orgullo y satisfacción hilabetekarian jarraitu nituen nahiz eta abentura horrek ez zien behar beste iraun. Panel Syndicateko bere obra paperean baino ez dut jarraitu (Plataforma horretako izenburu batzuk Astiberrik argitaratu ditu baina Gigameshek ere oso gomendagarria den Private Eye argitaratu zuen) eta bere lehenengo ¡Universo! hori brutala iruditu zitzaidan.
Bigarren hau ere oso ondo dago baina atalak nabermenagoak (eta gorabeheratsuagoak) dira. Azken orrian zirriborratu duen 'hitzoste' antzekoak azaltzen dizkigu liburuaren ajeak eta zergatiak eta pentsatzen uzten zaitu ea egileak zer ulertzen duen 'ideia barik gertzea'tzat …
Albert Monteys iruditzen zait marrazteko erraztasun gehien duen egileetako bat. Agian asko kostatuko zaio baina nik uste dut, harri batekin estropezu egingo balu ere, jausten den bitartean DIN A4ko tamainako marrazki bat zirriborra zaitzakeela batere arazo barik. Erraztasun hau irudimen oso emankor bati gehitzen badiozu horra genio baten eskaintza.
El Juevesetik irten zirenetik baino lehenago nituen miretsirik Monteys eta Fontdevila eta Orgullo y satisfacción hilabetekarian jarraitu nituen nahiz eta abentura horrek ez zien behar beste iraun. Panel Syndicateko bere obra paperean baino ez dut jarraitu (Plataforma horretako izenburu batzuk Astiberrik argitaratu ditu baina Gigameshek ere oso gomendagarria den Private Eye argitaratu zuen) eta bere lehenengo ¡Universo! hori brutala iruditu zitzaidan.
Bigarren hau ere oso ondo dago baina atalak nabermenagoak (eta gorabeheratsuagoak) dira. Azken orrian zirriborratu duen 'hitzoste' antzekoak azaltzen dizkigu liburuaren ajeak eta zergatiak eta pentsatzen uzten zaitu ea egileak zer ulertzen duen 'ideia barik gertzea'tzat ze hori baldin bada, hobe ez daitela nire burmuinera azaldu.
Urte berriko asmoetako ondorioa da erreseina, ea aurten liburuak irakurri ostean ahalik eta lasterren igotzen ditudan Paperjaleera (ez ditut ezta zenbatu ere zenbat ditudan iazko zerrendan hona igoteko zain).