Izenbe (e)k Asier Serrano(r)en Eskuetan mapak liburuaren kritika egin du
Eskuetan mapak
4 izar
Lehenengo bi kapituluek 90.hamarkadako Eibarrera eraman naute.
“Roka ero putak aitaren eskopetarekin bere buruari tiroa eman zionean hasi zen dena”. Hitz horiexekin ekiten dio egileak liburu honi, izan ere, liburuko protagonista nagusiaren, Aitorren, eskuetako mapetan suz markatuta geratu den gertakizuna da Roka lagunaren suizidioa.
Hortik aurrera, Aitor eta haren lagunek osatuko duten musika taldearen -Zuloan- ibilbide koleltibo eta pertsonalaren bidezidorrak etengabe gurutzatuko dira 90eko hamarkada osoan.
Aitorri gertatu bezala, taldeko kide bakoitzaren mapa markatuko du adiskidetasunak, amodioak zein drogak. Hala, bada, zulo batetik bestera ibiliko dira, ihesean, guztiek desiratzen duten zoriontasuna lortzen lagunduko liekeen maparen bila.
Lehenengo bi kapituluek 90.hamarkadako Eibarrera eraman naute.