Nazio euskaldunaren atarramendua

Paperback, 171 pages

Euskara language

Published April 30, 2022 by Herrima argitalpenak.

ISBN:
978-84-09-41127-6
Copied ISBN!
4 stars (1 review)

Zer egin horrelakoetan? Zer egin nazio dominatzaileak nazio dominatuaren ezaugarri nazionalak errotik erauzi dizkizunean? Zer egin nazio hizkuntzarik gabe? Zer egin nazio kulturarik gabe? Zer egin nazio identitatearen gainerako ezaugarri nagusiak ere erauzi dizkizutenean? Azken beltzean, zer egin naziorik gabe, mundua nazio-egituren arabera antolatuta dagoenean?

Geure buruak engainatzen jarraitu nahi badugu, jarrai dezagun horrela. Jarrai dezagun Euskal Herrian bizi garela esaten edo kantatzen. "Euskal Herria ez dago hilda, ez dago hilda, bai zera". Bitoriano Gandiagaren poemarekin jarrai dezakegu gure euskalduntasuna kantatzen eta aldarrikatzen. Baina, ez. Ez gara Euskal Herrian bizi. Batzuk Espainian bizi gara eta beste batzuk Frantzian.

Nazioen mundu honetan naziotasunak zedarritzen ditu gehienbat gure eguneroko bizitzaren oinarrizko erreferentzia marko politikoak, ekonomikoak, sozialak, ideologikoak, linguistikoak, kulturalak eta psikologikoak. Globalizazioaren interpretazio oker batek, ordea, nazionalismoaren indarra estali egiten digu, gutxietsi egiten du honen eragina, globalizazioa nazio inperialisten jokalekua ez balitz bezala.

Euskal Herritik geratzen den hondar honi Euskal Herria deitzen …

1 edition