bixerdo (e)k Connie Willis (duplicate)(r)en Oveja mansa liburuaren kritika egin du
Joaldun joale
Liburua amaitzeko bi arrazoi:
- Erosita (ordainduta) izan dela
- Connie Willis dela egilea
Horietako batan batean kale egin bazuen, ziurrenik ez nuen liburua bukatuko (gero eta pazientzi gutxiagorekin nabil azkenaldian) hasieran ez bainion zentzu gehiegirik ikusten liburuan agertzen zenari.
Eta lastima bat izango zen bigarren erdialdean (amaierarantza, zehatzago) zentzua hartzen hasten delako eta egilearen tesia argitzen delako.
Izan ere, enpresa handi bateko giro eta pertsonaia itogarriek Connieren aitzakiak baino ez zaizkit iruditu berak esan nahi zuena adierazteko. Azkenean ideiak nondik datozen eta modak zergaitik jarraitzen ditugun azalduko digu egileak bere protagonistaren ahotik/burutik.
Enpresen kontu hori lantzen dituzten egile gehiago: Max Barry (La corporación, Jenny Government), Dave Eggers (Un holograma para el rey edo El Círculoren seriea), Richard Morgan (Leyes de mercado) edo, beste maila batean Katixa Agirre (Berriz ere zentauro) eta Nani Balestrini (Den-dena nahi dugu, argitaletxeak (Katakrak) online jarri …
Liburua amaitzeko bi arrazoi:
- Erosita (ordainduta) izan dela
- Connie Willis dela egilea
Horietako batan batean kale egin bazuen, ziurrenik ez nuen liburua bukatuko (gero eta pazientzi gutxiagorekin nabil azkenaldian) hasieran ez bainion zentzu gehiegirik ikusten liburuan agertzen zenari.
Eta lastima bat izango zen bigarren erdialdean (amaierarantza, zehatzago) zentzua hartzen hasten delako eta egilearen tesia argitzen delako.
Izan ere, enpresa handi bateko giro eta pertsonaia itogarriek Connieren aitzakiak baino ez zaizkit iruditu berak esan nahi zuena adierazteko. Azkenean ideiak nondik datozen eta modak zergaitik jarraitzen ditugun azalduko digu egileak bere protagonistaren ahotik/burutik.
Enpresen kontu hori lantzen dituzten egile gehiago: Max Barry (La corporación, Jenny Government), Dave Eggers (Un holograma para el rey edo El Círculoren seriea), Richard Morgan (Leyes de mercado) edo, beste maila batean Katixa Agirre (Berriz ere zentauro) eta Nani Balestrini (Den-dena nahi dugu, argitaletxeak (Katakrak) online jarri du pdf bertsioa: katakrak.net/sites/default/files/den-dena_nahi_dugu_web.pdf ).
(Liburuaren edizioa beste sare batetik inportatu dut (lectura.social, uste dut) ez dakit zelan geratuko den bere inguruko informazioa).