Habitantes de la oscuridad

Fauna ibero-balear de las cuevas

22 x 25,5 cm, 752 orrialde

Gaztelera hizkuntza

Sociedad Entomológica Aragonesa(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-126135-1-3
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten 77 autoreek apropos testu akademikoen ezaugarri “astunetatik” ihes egin dute: hizkera kaletarra erabiliz, izen zientifikoak, autoretzak eta erreferentzia bibliografikoak minimora murriztuz, artikulu zientifikoen testu telegrafikoak sahiestuz, laburdura latinen ordez hitz osoak erabiliz... Asko eskertzen da, baita ere, liburu hasieran datorren gida, 38 atal nagusietan ikusiko dugun fauna modu errazean kokatzeko eta ulertzeko balioko diguna, marrazki eta argazki ugariekin gozatzen dugun artean. Erreferentziazko liburua, bai ikasteko, bai kontsultarako; adituen arabera, iberiar penintsulan sekulan eginiko argitalpen bioespeleologiko garrantzitsuena izan daitekeena.

Sumario: • Guía para no perderse y descubrir la fauna de las cuevas • A modo de introducción (2 capítulos) • La fauna ibero-balear (38 capítulos) • Diversidad, colonización, distribución, historia, conservación y estudio de la fauna ibero-balear (4 capítulos)

Edizio 1

Opari ederra

4 izar

Sendra koordinatzaileari idatzi diot, opari honengatik eskerrak emanez: horrelako kalitatezko argitalpena (nolako edizioa! argazkiak! edukiak!) ez litzateke 80 eurotatik jaitsiko merkatu komertzialean, eta 35 eurotan saldu digute. Benetako oparia! Edukiari buruz, liburu hau datozen urteetan askotan kontsultatuko dudala begi bistakoa da. Bioespeleologiarako sarrera bikaina da (lehenengo atalean), baina behin mundu horretan barneratu nahi duenentzat ere, hurrengo atalak oso argigarriak dira.

Gaiak

  • Bioespeleologia