Txoria hodei artean

Azal biguna, 188 orrialde

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-411-4
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

ETBk 40 urte ditu, ondo beteak, gainera. Liburu honetan, lau hamarkadako ibilbide horren ikuspegi zabala eskaintzen digu URTZI URKIZU kazetariak: telebista ezerezetik sortu zen “garai heroikoetatik” gaur egungo erronketara, adimen artifiziala kasu. Ikuspegi zabal horrek dokumentaziolan sendoa du oinarri, baina batez ere egileak hainbat aritu eta adituri egin dien elkarrizketa sorta oparoa. Ahotsugaritasunak eta Urkizuren kazetariesku trebeak bizitasun handia ematen diote testuari. Beraz, irakurketa erraz eta atsegina da. Lan hau ez da, baina, informazio, oroitzapen eta iritzibilketa hutsa. Lerro artetik gailentzen da azken urteotan euskal gizartean sumatzen den kezka bat: euskarazko telebistak behar bezala erantzuten al die euskal komunitatearen egungo beharrei? Urkizuk aditu eta arituen proposamenak jaso ditu, eta hark ere egin ditu bereak liburuaren epilogoan.

Edizio 1

(e)k Urtzi Urkizu(r)en Txoria hodei artean liburuaren kritika egin du

«Euskararen aurkako oldarraldiek arnasguneak behar baitituzte ―beste arlo batzuetan eta pantailetan―».

5 izar

Euskaldunon eta euskararen tragedia narratzen du liburu honek. ETBren bilakaera sorreratik gaur egungo egorerara arte. Urtzi Urkizuk euskaltzale oro kezkatzen duen arazoa lantzen du, hamaika elkarrizketatuen laguntzaz. Euskarak aurrera egingo badu, ETBk bidelagun izan behar du, baina benetan euskara erdigunean kokatuko duen ETB bat. Merezi du irakurtzea, une batzuetan negargarria bada ere,