IzaBetizua (e)k Terry Pratchett(r)en Hogfather liburuaren kritika egin du
Herio, basurdeak eta eguberri luze bat.
5 izar
Book club-ekoek gomendatua. Aurrenik filmak ikusi genituen eta oso gustora. Film ikaragarri onak dira, bere urteak dituztela jakinda ere, baina liburuek beti dute zerbait gehio (edota filmek zerbait murriztua).
Papa Noel hil da, eta azkenean eguberrien benetako buru, Olentzero, martxan jarri da eguberriak konpontzera... Zer? Olentzero ez? Herio?? Nola??! Ba, Terry Pratcheten kontakizun honetan Herio Basurde Klausen papera hartu, bere ausentzian, eta opariak banatzera joan da eguberrian. Nolabait ospakizunen rolak bete behar dira discworlden edo bestela, mundua gaixotzen da! edo halako zeozer. Baina Heriok ez badu bere papera beteko, nork jokatuko du eragile impartzial magiko bezala? Horra hor, Susan, Herioren iloba.
Pertsonai ikaragarri on eta erakargarriz beteta dago. Hala ere, Susan izan dut gogokoen, azkenean protagonismo gehien duena. Susan ageri uzten du discworlden erotasuna; bera normala izan nahi du baina nahigabean ateko heldulekua ahaztu eta mamu moduan sartu da. Bestelako pertsonaiek ia normaltzat hartzen dituzte egoera berezi eta magikoak. Irakurketan …
Book club-ekoek gomendatua. Aurrenik filmak ikusi genituen eta oso gustora. Film ikaragarri onak dira, bere urteak dituztela jakinda ere, baina liburuek beti dute zerbait gehio (edota filmek zerbait murriztua).
Papa Noel hil da, eta azkenean eguberrien benetako buru, Olentzero, martxan jarri da eguberriak konpontzera... Zer? Olentzero ez? Herio?? Nola??! Ba, Terry Pratcheten kontakizun honetan Herio Basurde Klausen papera hartu, bere ausentzian, eta opariak banatzera joan da eguberrian. Nolabait ospakizunen rolak bete behar dira discworlden edo bestela, mundua gaixotzen da! edo halako zeozer. Baina Heriok ez badu bere papera beteko, nork jokatuko du eragile impartzial magiko bezala? Horra hor, Susan, Herioren iloba.
Pertsonai ikaragarri on eta erakargarriz beteta dago. Hala ere, Susan izan dut gogokoen, azkenean protagonismo gehien duena. Susan ageri uzten du discworlden erotasuna; bera normala izan nahi du baina nahigabean ateko heldulekua ahaztu eta mamu moduan sartu da. Bestelako pertsonaiek ia normaltzat hartzen dituzte egoera berezi eta magikoak. Irakurketan Susan jarraituz discworldeko zoramenera hurbiltzea errazagoa izan da.