Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Diana Norman(r)en La sucesora liburuaren kritika egin du
Inglaterratik Jamaikara
3 izar
Nahi dan beste konplikau leikian irakorketia. Nobela historikua izanda, oso ondo dokumentauta jagok, eta horrek esan gura jok bilbe nagusittik aparteko hainbat hari solte dagozela, nahi dabenari gehixago jakitzeko edo billatzeko aukeria emonda. Nik batzutan egin juat: izan be, gauza gitxi jakixat nik XVIII mende hasierako Erresuma Batuari buruz, eta gitxiago Jamaikan gaiñian. Oso interesgarrixa egin jatak azken zati hori. Hori guztia, inperio britainian barruko gorabeheren testuinguruan, Frantziakin izandako tirabirak, kolonietako arazo propixuak, piratak, jauregixen "B aldea"... Dana dok interesgarrixa, baiña esan leikek autoriak gusto berezixa erakusten detsala Eskoziako auzixari, eta diplomatikuen gaytasunari (sic). Liburu "sopiña" esango geunkek, baiña adarretan galdu barik be, errez eta gustora jarraittu leikiana.